JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

18/08/2016
HONDARRIBIA ETA DONOSTIA DIRA BINAKAKO FINAL LAURDENEN EGOITZAK BIHAR ETA ETZI

Jai Alai World Tour-a bigarren fase batean sartzen da asteburuan zeinetan bi enpresatako pilotariak elkarren kontra arituko diren

Jai Alai World Tour-eko bakoitzaren MASTER SERIES-ak bukatu ostean heldu da bi enpresatako pilotariak elkarren kontra ikusteko aukera. BINAKAKOA bere bigarren fasean sartu da eta aurreko lehiaketetan lortutako puntuekin osotutako bikoteak final laurdenetan neurtuko dira Hondarribia eta Donostian.
Puntuaketak ala nahita Jai Alive-ko bi bikote onenak Gernika Jai Alai-ko bikote eskasenen aurka arituko dira eta alderantziz ere berdin. Hondarribian arituko dira Jai Alive-ko izarrak eta Donostian Gernika Jai Alaikoak, artean iazko txapeldun diren Beaskoetxea eta Aldazabal.
Hondarribia (Jostaldi, ostirala 20:00etan), Egiguren-Enbil (2.bikotea) eta Hormaetxea-Amigorena (3.bikotea) izango dira jaialdia irekiko dutenak. Ostean,  Goikoetxea-Etcheto (1.bikotea) eta Barandika-Txasio (4.bikotea) neurtuko dira. Printzipioz ‘etxekoak’ faborito dira bi norgehiagokatan baina lehen lehia borrokatua izango denaren susmoa badago.
Egiguren-Enbil oso bikote zaildua eta konpentsatua da eta normalean joku oso erregularra azaltzen dutenak. Horrek ematen die faborito papera. Halere, kontuz Hormaetxea eta Amigorenarekin, batez ere, gasteiztarrak gora egin baitu JAWT-a hasi zenetik eta Hormaetxea beti baita arriskutsu. Dena den, bermiotarraren ausardi etra artista zenari ez dio mesede larregi egiten Jostaldi pilotalekuak baina ziur bizkaitarraren zena ez dela aldatuko. Gainera, irabazi nahi badu, arriskatu baharra dauka Hormaetxeak eta seguru egingo duela.
Hondarribiko bigarren partiduak Jai Alive-koen alderako joera nabarmena du. Hala eta guztiz ere, ikusteke dago lesioak eragindako geraldiak zenbaiterano eragin dion Etcheto-ren jokuari.
Donostia-n (Karmelo Balda, larunbata 18:00etan), jokatuko dira beste bi final laurdenak. Erik-Lekerika (2.bikotea) eta Olha-Alliez II (3.bikotea) lehenik eta Beaskoetxea-Aldazabal (1.bikotea) eta Olharan-I.Erkiaga (4.bikotea) ostean.
Bi partiduetan ‘gernikarrak’ agertzen dira faborito baina kontu handia izan beharko dute batez ere Iparraldeko bi aurrelariekin, bai Olharan zein Olha oso arriskutsuak baitira jokuan daudenean. Beaskoetxea eta Aldazabal-ek iaz lortutako tituluaren defentsa etzi hasiko dute.
  Lau partidu ikaragarri ikusteko aukeran da pilotazalea bi funtzio ezberdinetan eta Gipuzkoako bi pilotaleku nabarmenenetan. Bukatutakoan FINALAURREKOAK erabakita geratuko dira.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago