JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

20/08/2016
FABORITOAK AURRERA JOSTALDI-N IRABAZITA

Egiguren-Enbil eta Goikoetxea-Etcheto dira BINAKAKO txapelketako finalaurrekotarako lehen ssailkatuak Hormaetxea-Amigorena eta Barandika-Txasio garaituta

Bart Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan JAI ALIVE-ko lehen bikoteek ez zuten hutsik egin eta beren final laurdenak irabazita, Zumaian irailaren 2an jokatuko diren finalaurrekotarako lehen sailkatuak dira.
Egiguren-Enbil bikoak 2-1 hartu zuen Hormaetxea eta Amigorena-k osatutakoa (15-9, 13-15, 5-1). Ostean, Goikoetxea-Etcheto errazago garaitu zituzten Barandika-Txasio (2-0) 15-6/15-10 partzialekin.
  Lehen partidua benetan dotorea izan zen. Lehen jokua gipuzkoarrek irabazi zuten beraien joku segurua atereaz eta baita aurkarien huts batzuetaz probeztuaz (15-9). Bigarren jokua ere ildo beretik hasi zen baina laister somatu zen Hormaetxea eta Amigorena gora zetozela. Bermeoko aurrelariak, beste behin, bere maisutasuna kantxaratu zuen eta Amigorena-ren bigarren jokua zoragarria izan zen. Enbil dominatzeaz gain pilota zail asko sartu zituen saskian eta Gernika Jai Alai enpresako bikoak desberdinketa behartu zuen (13-15). Bigarren jokuan pixkat bere puntu ona eman etzuena Enbil izan zen palo batzu joaz eta baita erabaki oker batzu hartuta.
Banakoarekin azken jokuan erabaki behar zuen guztiak eta azken txanpa horretan berriz ere Egiguren eta Enbil gehiago izan ziren (5-1). Markagailuak erakutsitako alderik etzen izan kantxan baina donostiarra aurrean ausartzeaz gain, Enbil bere maila bikainera hurreratu zen berriz eta finalaurrekotarako txartela poltsikoratu zuten biek. Finalaurrekoa gaur Donostian jokatuko den (18:00etan) Beaskoetxea-Aldazabal / Olharan-I.Erkiaga partidua irabazten duenaren aurka izango dute.
Bigarren final laurdena errazagoa izan zen Jai Alive-ko lehen bikotearentzat, aixe menderatu baitzuen Gernika JA enpresako laugarrena.
Goikoetxea eta Etcheto-k 2-0 hartu zituzten mendean Barandika-Txasio. Goitik behera agindu zuten partidu osoa eta Zumaia-n izango dira beraiek ere.
Etcheto-k bere lesioa guztiz osatu gabe zuela eta errebesez jokatu zuen partidu guztia baina nahikoa izan zitzaion bere mugimenduak kantxan oso azkarrak baitira. Baita, bere jokurako griña eta prestutasuna.
Goikoetxeak markatu zituen partiduko erritmoak eta aurkariek ezer gutxi egin ahal izan zuten. Barandika txukun aritu zen eta tantu dotore batzuk lortzeko gaitasuna ere izan zuen. Txasio-k ez zuen partidu ona burutu. Beste behin agerian utzi du ez dagoela bere momentu hoberenean.
Goikoetxea eta Etcheto zai dira finalaurrekoetan. Aurkariak Erik-Lekerika edo Olha-Alliez II. Hauek elkarren kontra gaur Donostian.
Bertan, Gernika Jai Alai-ko bikote onenek Jai Alive-koen bidea jarraitu nahiko dute. Gaur Donostiko Karmelo Balda-n (18:00etan) jokua, kalitatea eta ikuskizuna ziurtatua.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago