JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

20/08/2016
GERNIKA JAI ALAIKO LEHEN BI BIKOTEAK ERE FINALAURREKOETAN DIRA

Erik-Lekerika eta Beaskoetxea-Aldazabal-ek beren partiduak irabazi dituzte gaur Baldan Olha-Alliez II eta Olharan-I.Erkiaga kanporatuaz

Atzo Hondarribiko Jostaldi-n gertatu zen bezala, gaur Karmelo Baldan ere Master Series-etan lortutako puntuen arabera lehen postuak lortutako bikoteek, Gernika Jai Alai enpresako adarrean, finalaurrekotarako txartelak lortu dituzte aurkako enpresako 3. Eta 4. Bikoteak menderatuta.
Erik-Lekerika eta Beaskoetxea-Aldazabal, azken hauek egungo JAWT txapeldunak, Zumaiako Aitzurin irailaren 2an jokatuko diren finalaurrekotarako txartelak lortu dituzte.
Erik eta Lekerika-k ez dute inolako arazorik izan Olha eta Alliez II menderatzeko. 2-0 eta 15-2 / 15-9 partzialk argi uzten duten garaileen nagusitasuna. Ez partidu itzela egin dutelako baizik eta Iparraldekoek ez dutelako beren eguna izan. Olha-k udako partidu eskasena jokatu du gaur Donostian eta bere kideak ere ez dio asko lagundu.
Dena den, Erik eta Lekerika-ri etzaie ezer kendu behar bere lana txukun burutu baitute. Finalaurrekoetan seguruenik ez da horrelako lasaitasunik izango Goikoetxea-Etcheto baitituzte zai. Bikaina lehia.
Baldako bigarren final laurdena, azkena, ez da askoz gogorragoa izan. Lehen jokua aixe irabazi zute Beaskoetxea eta Aldazabalek; 15-5.
Bigarreneko lehen erdia izan da orekatua eta Olharan eta Erkiagak hor izan dituzte aukerak (8-7, 9-8) baina ‘gernikarrek’ etzuten ezustekorik nahi eta 15-9kora laister heldu dira.
Lehen jokuan Beaskoetxeak erakustaldi eman badu, bigarrenean bere atzelariak markatu ditu partiduaren nondik norakoak. Gainera, bi txula eginez bere jokua dotoretu du Aldazabalek.
Beraiekin titulua berritzeko kontatu beharra dagoela argi utzi dute iazko txapeldunek. Finalaurrekotan izango dituztenak ere ez dira arerio makalak, Egiguren-Enbil.
Irailaren 2an txiki geratuko ote da AITZURI frontoia? Partiduek merezi dute!!!
Ordurarte BANAKAKOAren txanda. Bihar hasiko da Bilbon baina hitzordu nagusiak abuztuaren 26a eta 28a dira (finalaurreko eta final).

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago