JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

21/08/2016
OLHARAN ETA HORMAETXEA FINALAURREKOTARA

Barandika eta Olha garaitu dituzte Bilboko BIZKAIA frontoian jokatutako BANAKAKO txapelketako bi final laurdenetan

BANAKAKOA-ri nota onarekin eman diote hasiera Olharan eta Hormaetxeak Bilboko BIZKAIA FRONTOIAN. Laburrean oso ondo moldatzen dira biak eta ala erakutsi dute gaurkoan ere finalaurrekotarako txartela lortzeko.
Jean Olharan-ek Barandika gernikarra menderatu du 2-0 (12-11, 12-9). Barandika bi jokuak aginduaz hasi da (2-6, 0-6) baina ezin izan du bere errenta mantendu eta bere estreinekoan agur esan dio banakakoari.
Hormaetxeak errazago hartu du mendean Olha. 12-4 / 12-9 izan dira bermeotarrak lortutako partzialak hurrengo kanporaketara sailkatzeko. Bere errekurtsoak ondo probeztu ditu bizkaitarrak eta aurkaria, atzoko lez, ez da bere  benetako maila emateko gai izan.
Olharan-ek Egiguren izango du aurkari ostiraleko finalaurrekoetan, Hormaetxeak aldiz Goikoetxea ahalguztiduna.
Gaurko ASTE NAGUSIA lehiaketako pala partiduan Necol eta Imanol izan dira nagusi Gaubeka eta Aierbe-ren kontrakoan (3-1). Finalean dira BBK-ligako txapeldun izanak. Ostiraleko beste finalaurrekoa Fusto-Ibai Perez eta Landeta-Brefel bikoak jokatuko dute.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago