JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

24/08/2016
EGIGUREN BANAKAKOARI UKO EGIN BEHARREAN, EZ DA BIZKAIA FRONTOIAN IZANGO

BANAKAKOA bertan behera utzi beharra du donostiarrak ezker iztarrean daukan zuntz haustura bat dela eta

Mikel Egiguren penatuta eta arduratuta dago. BANAKAKOA-ri uko egin beharrean dauka atzo eginiko ekografia batean 2º-ko zuntz haustura bat baitu.
“Banakakoa jokatzea beti izan dut gustoko. Aurten banuen frontoi laburrean probatzeko gogoa baina arriskatzeak iztarreko lesio larri batera eraman al nau eta horrela ezin dut kantxara atera. Astebeteko atsedenarekin, De la Fuente medikuaren esanetan (SENDAGRUP médicos asociados), errekuperatu naiteke baina geratu beharra daukat. Etzi jokatzeak lau hilabetetarako lesioa suposatu diezakit” dio Mikel-ek.
BINAKAKO lehiaketako final laurdenak bukatu eta hurrengo egunean Egiguren-ek somatu zuen bere iztarra ez zegoela bere onenean baina pasatuko zitzaiolakoan zegoen. Egunak aurrera joan ahala, pasatzen ez zitzaiola ikusita, ekografía egitea erabaki du eta bertan agertu da lesioa. “Bigarren graduko zuntz haustura ezker iztarreko aurreko giharretako albokaldean” dauka donostiar aurrelariak.
Mikel penatuta dago txapelketa utzi beharragatik eta baita arduratuta ez baitaki Binakako txapelketaren finalaurrekotara iritsiko den ala ez eta iristekotan zelan ez baitaki.
Gauzak horrela, Olharan zuzenean finalera sailkatuko da eta etzi ostirala Goikoetxea / Hormaetxea pilotarien arteko garailearen aurka jokatuko du igandeko BANAKAKO azken lehian.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago