JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

23/04/2014
HONDARRIBIKO JOSTALDI PILOTALEKUA XISTERA-ren INTERESGUNE

Bigarren PRO-AM lehiaketako FINALA jokatuko dute bertan Egiguren II-Etcheverry eta Moresmau-Erkiaga bikoteek ostiral honetan

JAWT-a berriz ere aipagai dugu ostiral honetan jokatuko baita “Hossegor-Hondarribia” PRO-AM sariaren finala Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan.
MORESMAU-ERKIAGA eta EGIGUREN II-ETCHEVERRY dira Jai Alai World Tour-aren barruan jokatuko den bigarren lehiaketaren finala jokatuko duten bi bikoteak. Printzipioz, Mikel Egiguren eta bere atzelari indartsua dira faborito baina galtza bete lan eman diezaieke bikote aurkariak. Bilbon gertatu zen bezala, Erkiaga-k eta baita Moresmau-k ere donostiarra ebitatu nahiko dute eta partiduaren pisua atzean jarri. Hori lortu ezkero izan ditzakete aukerak baina Egiguren II-a jokuan sartu ezkero garaile izateko ametsak urrun geratuko dira urdinentzat.
Jaialdia, 19:00etan hasiko da kiniela batekin, ostean hirugarren eta laugarren posturako lehia jokatuko dute Treku-Suso eta Korta-Lignau bikoteek eta jaialdiari bukaera emango diona izango da FINAL NAGUSIA.
Benetan maila handiko Zesta Punta ikusteko aukera izango da Hondarribian eta ikusleak erantzutea espero da aurrez Bilbon edo Hossegor-en gertatu den moduan.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago