JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

1/09/2016
ETCHETO EZ DA FINALAURREKOAN IZANGO

Iparraldeko atzelariak, lur jota, ez du bihar Zumaiako Aitzuri frontoian jokatuko eskuin besoko ‘bizeps’-aren haustura partziala tarteko

Ranking-ari erreparatuta orainarte JAI ALIVE-ko atzelari onena izan den Nicolás Etcheto-k ezin du biharko BINAKAKO txapelketaren finalaurrekoa jokatu. Eskuin besoko bizeps-a erdi hautsita du eta ezinezko zaio kantxaratzea. Urtebete geldi egon ostean JAWT-ean jokatzeko aukera izan du Etcheto-k, emaitza bikainekin gainera, baina unerik erabakiorrenean hautsi da. Jada final laurdenetan ez zuen bere onenean jokatu (dena errebesez) eta 15 egun igarota, bere besoak okerrera egin du. Bere aukera hoberena galduta, pilotaria lur jota dago.
Nicolás Etcheto-ren ordezko lanak Ibai Erkiaga-k egingo ditu. Lekeitiokoa izan da Jai Alive-k aukeratutako atzelaria, BINAKAKOA jokatu arren eta araudiak ala ahalbidetuta, Master Series-etako 4.sailkatuek ere bai baitute ordezko izateko aukera.

FINALAURREKO IKARAGARRIAK

Kontuak horrela bihar 21:00etan Beaskoetxea-Aldazabal / Egiguren-Enbil bikoek irekiko dute funtzioa, Goikoetxea-Erkiaga / Erik-Lekerika bikoek itxi.
Lehen finalerdia iazko txapeldunek eta agian lau bikoteetan konpentsatuena den bikoteak jokatuko dute, Egiguren eta Enbil. Bigarren hauek, esperientzia, ofizioa eta jokua ondo batzen dituzte eta hori da horrelakoetan garrantzitsu izaten dena. Donostia-ko aurrelariak joku bikaina erakutsi du uda honetan eta izaniko zuntz haustura ahaztuta motibatua aterako da kantxara. Gotzon Enbil jada agian ez da bere garairik onenetakoa baina oraindik badu bere kalitatea. Etxean jokatzen du eta bertan jokatu du aurtengo udako partidu nabarmenena, Zumaiako Master Series finala, zeinetan garaipena lortuz zuen.
Beren arerioak txapeldunak dira eta kondizio hori argi erakutsi zuten beren final laurdenetako partiduan. Diego-k inork baino hobeto topatzen ditu kantxako marra guztiak. Aurreko koadroetan artista da. Horretarako bidea eman behar diona Berritxuko Ibon Aldazabal da eta orainartean ondo joan zaie. Aldazabal-ek bikotearen indarra markatzen du. Finalaurrekoa bikaina.
Bigarrena ez da gutxiagorako. Goikoetxeak jokatzen du eta Erkiaga-rekin jokatzerakoan gauza batzu galduko zituen arren beste batzu irabaziko zituen bikoteak. Oraindik ez du zumaiar aurrelariak bere mailarik onena erakutsi, ez behintzat ikusleak berataz esperotakoa, baina pilotari handienak partidu hauetan destakatzen dira eta bihar izango du aukeretako bat.
Erik eta Lekerika dituzte aurkari. Mutrikuko aurrelariak beti ematen du berea eta aurtengoan ere horrela suertatu da. Bere etxean nabarmendu zen eta ostean beti ibili da garaipenetik urre. Atzean, Lekerika. Mutil gazte eta indartsua. Hasierako urduritasunak kenduta edozeinen kontra aritu al duen atzelaria. Aurtengo JAWT-eko ezusteko pozgarriena.
AITZURI frontoien bihar munduko zesta punta hoberena ikusteko aukera.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago