JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

3/09/2016
EGIGUREN-ENBIL ETA GOIKOETXEA-I.ERKIAGA BINAKAKO FINALEAN IZANGO DIRA

Bart Zumaiako AITZURI pilotalekuan Beaskoetxea-Aldazabal eta Erik-Lekerika menderatuta sailkatu dira JAI ALIVE-ko bi bikoak

BINAKAKO mpb ZESTA PUNTA txapelketako finala erabakita geratu zen bart Zumaiako AITZURI pilotalekuan. Bero zakarra izan arren barnean harmailetako giro paregabeaz gozatu zuten protagonistek. ‘Etxekoek’ garaipena lortuta gustura geratu ziren ia guztiak.
Egiguren-Enbil bikoak iazko txapeldunak garaitu zituzten. Beaskoetxea eta Aldazabal baino gehiago izan ziren eta hori argi erakusten du markagailuak (11-15, 9-15). Bigarrenean, asko kostata, Goikoetxea eta I.Erkiaga nagusi Erik eta Lekerika-ren aurkakoan. Desberdinketa behar izan zuten baina finalerako txartela poltsikoratuta atera ziren kantxatik (12-15, 15-10, 5-2).
Lehen finalaurrekoa dotorea izan zen nahiz eta uneoro JAI ALIVE-ko bikoa izan zen aurretik. Egiguren zein Enbil bikain aritu ziren. Beaskoetxea eta Aldazabal-ek tituluaren defentsa amorratua egin zuten baina beti puntu bat atzetik ibilita ez da erraza. Beaskoetxea-k argudiatu zuen bezala “ez gara pilotalekura egokitu, oso bizi dabil pilota” zihoen. Bere zigilua zeramaten dozena erdi tantu egin zituen Gerninako izarrak baina etzen nahikoa izan. Atzean, Aldazabal lekua hartu ezinik aritu zen eta agintzerik ez zuen lortu. Nekea ere besteek baino gehiago somatu zuen. Beroak eta jokuaren bizitasunak nabarmen erasan zuen berritxuarra. Saiatu ziren benetan baina atzokoan aurkariak gehiago izan ziren.
Bigarrena, oso estua izan zen. Desberdinketa behar izan zuten Goikoetxea eta Ibai Erkiagak finalerako txartela lortzeko. Erik eta Lekerika-k partidu itzela jokatu zuten. Lehen jokoa 12-15 irabazita asko estutu zuten etxeko eta zesta punta munduko izar nagusiaren egoera. Goikoetxea finaletik at izateko arriskutan zegoen, ardura somatzen zitzaion zumaiarrari aurpegian.
Bigarrenean, batez ere bigarren zatian, udako Goikoetxea onena ikusi genuen. Bere indarra eta klasea kantxaratu zituen eta 15-10 irabazi zuten berak eta lehen jokuan baino txukunago aritu zen Ibai Erkiagak. Edozeinek lor zezakeen final nagusirako txartela baina jada Goikoetxeak seigarren martxa sartua zeukan. Erik eta Lekerika saiatu ziren baina 5-2 galduta agur esan zioten partidu nagusiari. Bere enpresakideen kontra 3-4. Posturakoa borrokatu beharko dute.
Finala larunbatean, irailaren 10ean 18:00etan, jokatuko da Donostiako KARMELO BALDA pilotalekuan.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago