JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

9/09/2016
UDAKO ZITA NAGUSIA KARMELO BALDAN

Goikoetxea-I.Erkiaga eta Egiguren-Enbil JAWT-eko Binakako txapela nagusien bila lehiatuko dira bihar final nagusian

Uztailaren 8an Hondarribian ekin zion bideari Jai Alai World Tour zirkuituaren 3.edizioak. Ordutik ona, 6 Master Series jokatu dira. Guztira maila goreneko 24 partidu zoragarri eman ditu lehen fase horrek zeinak BINAKAKO mpb SARIKETAKO bikoteak erabakitzeko balio izan duen.
Hondarribia, Gernika, Markina, Mutriku, Zumaia eta Lekeitio bisitatu ditu sailkapen faseak eta garaile ugari utzi. Beaskoetxea-Lekerika (Hondarribia), Egiguren-Etcheto (Gernika), Beaskoetxea-Amigorena (Markina), Goikoetxea-Enbil (Zumaia), Hormaetxea-Aldazabal (Gernika) eta Goikoetxea-I.Erkiaga (Lekeitio) bikoteak nabarmendu dira MS bakoitzean.
Pilotarien artean, Goikoetxea eta Beaskoetxea izan dira nagusi hiru finaletan jokatu eta bi garaituta. Titulu bat lortutakoak asko denen maila paretsua agerian utziaz.
Bigarren fasean, final laurden eta finalaurrekoak jokatuta (6 partidu), Jai Alive-ko bi lehen bikoteek eman dute maila onena eta ondorioz FINALA beraiek jokatuko dute. 3. eta 4.posturakoa Gernika Jai Alai enpresako bi pareja onenen kontua izango da. Iazko txapeldunek, titulua ezingo dute defendatu baina beren enpresako bikote onena direla berretsi nahiko dute. Donostiko Karmelo Balda-ko lehen partidua Beaskoetxea-Aldazabal eta Erik-Lekerika bikoteen artekoa izango da. Badu partiduak bere morboa.

FINALA OSO PAREKATUA

Goikoetxea-I.Erkiaga eta Egiguren-Enbil dira biharko jaialdiko protagonista nagusiak. Bi bikoteek maila itzela erakutsi zuten Zumaian pasa den ostiraleko finalaurrekoak irabazteko garaiean eta pronostikoa ematea ez da xamurra.
Bikote osoagoa ematen du Egiguren eta Enbil-ek osatzen dutena. Aurrean maisua eta atzean, seguruenik, azken bi hamarkadatan izan den atzelari onena batu baitira.  Esperientzia eta eskarmentua sobera dute biek eta, gainera, joku puntu onenean heltzen dira finalera.
Dena den, bada aurrekari bat (Lekeitioko Master Series-eko finalaurrekoa) zeina Goikoetxea eta Ibai Erkiagak irabazi zuten. Halere, partidu hura ez litzateke argumentutzat hartu behar dena aldatzen baita; pilotalekua ezberdina da, sasoia ere, final nagusiak beste gaitasun batzu behar ditu,…
Goikoetxea eta Ibai Erkiaga ere bikote handia dira, nola ez. Finalaurrekoa kostata baina ondo irabazita heldu dira zita nagusira eta horrek beren aukerak nabarmenak direla ere erakusten du. Goikoetxea-k bere joku onena kantxaratu zuen Zumaia-ko jaialdian eta beste behin ala jokatuta izan liteke txapeldun. Ibai Erkiaga-k atzean berea eman ezkero, final ederra benetan. Jaialdia 17:45 etan hasiko da eta finala bigarrena izango da. Ostean, ETB-1ean gaueko 21:00etan ikusteko aukera izango da.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago