JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

11/09/2016
EGIGUREN-ENBIL, MEREZIMENDUZ, TXAPELDUN

Goikoetxea-I.Erkiaga menderatu zituzte (1-2) JAWT-eko Binakako final nagusian Karmelo Balda girotu batean

Ez da askotan tokatzen finaletan baina atzokoaren arira afizioa egiten duten  horietarikoa izan zela esan genezake Goikoetxea-I.Erkiaga eta Egiguren-Enbil bikoteek atzo Baldan jokatutakoa.
Harmailatan izaniko giro paregabeak (600 ikusle gutxi gorabehera) erantzun bikaina jaso zuen kantxako pilotarien partetik eta kaliotatezko partidua eskeini zuten lau protagonistek.
Pronostikoak etziren argiak eta hori nabarmen geratu zen agerian kantxan bi bikoteek erakutsi baitzituzten beren garaipenerako dohaiak.
Lehen jokua Goikoetxea eta Ibai Erkiagak irabazi zuten (15-11) eta finalean abantaila hartu. Tantu bikainak ikusi ziren bi aurrelariak ausart hasi baitziren. Dena den, izan zen hutsegite nabarmenik ere eta agian horrek eraman zituen galbidera Egiguren eta Enbil. Goikoetxea-k bikain ekin zion finalari.
Bigarrenean, gauzak aldatu egin ziren eta urdinek emaitza bueltatu zioten gorrizko bikoteari (11-15). Egiguren eta Enbil-ek beren benetako jokua atera zuten. Hutsak alde batera utzi eta sendo aritu zen Enbil atzean, bikain Egiguren aurrean. Goikoetxea ezinean zebilen eta Ibai Erkiaga-ri ere lanak pilatzen zitzaizkion.
Desberdinketa jokatu beharra zegoen. Etzegoen jada atzerabueltarik, etzegoen beste aukerarik, zirt edo zart egin beharra. Sakea Goikoetxeari egokitu bazitazaion ere Egiguren-Enbil bikoak hartu zuen aurrea eta garrantzitsua izan zen hori ere hain bide motzean (0-1, 1-1, 1-4, 2-4, 2-5). 
Txapelak Egiguren eta Enbil-ek lortu zituzten. Merezita. Lehen jokuan ez baina beste bietan gehiago izan ziren, bikote osoagoa osatu zuten eta egin ahalak egin bazituzten ere Goikoetxea eta Erkiagak ezin izan zuten garaipena erdietsi.
Laurek partidu bikaina jokatu zuten baina bereziki Mikel Egiguren izan zen lauetan bikaintasun horretan nagusi. Ikusitakoarekin, jendea gustura atera zen Balda-tik. Aipatu baita, 3. eta 4. posturakoa Beaskoetxea eta Aldazabal-ek irabazi zutela (2-1) Erik eta Lekerika garaituta (15-14, 11-15, 5-0)

BANAKAKOAREN TXANDA

Jai Alai World Tour zirkuituak egin du berea Binakakoari dagokionez. Dena den, oraindik badago izar nagusiak ikusteko aukerarik. Bere garaian atzeratutako BANAKAKOAK baditu jada datak; ostegunean finalaurrekoak jokatuko dira eta larunbatean finala. Goikoetxea, Egiguren, Olharan eta Hormaetxea Bilboko BIZKAIA frontoian dira lehiatuko direnak. Bikaina da oraindik geratzen zaiguna.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago