JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

14/09/2016
BANAKAKOA, ORAINGOAN BAI

Bilboko BIZKAIA frontoian zesta puntalari handienetakoak ikusteko aukera izango da bihar eta larunbatean

Jai Alai World Tour Zirkuitia BIZKAIA frontoian aurkeztu zen eta bertan bukatuko da. Etzen hori hasierako asmoa baina Aste Nagusirako iragarritako BANAKAKOA bertan behera utzi behar izan zenez, lesio ugari tarteko, Bilbo-ko pilotalekua izango da aurtengo Zesta Punta lehiaketa nagusia itxiko duena.
BINAKAKOA pasa den larunbatean bukatu zen Donostian. Era bikainean eman zitzaion amaiera gainera. Egiguren-Enbil eta Goikoetxea-I.Erkiaga bikoteek final bikaina eskeini zuten eta giro itzela izan zen Karmelo Baldan.
Bilboko BIZKAIA frontoian larunbatean jokatuko da udako maila goreneko Zesta Punta zirkuituko azken jaialdia. Banakako txapelduna erabakiko da bertan (17:45etan). Aurrez, bihar bertan (19:15etan) finalaurrekoak jokatuko dira eta pilotari handiak, oso handiak izango dira protagonista.
Historiako handiena bertan izango da, Iñaki Osa ‘Goikoetxea’. Hamar tituluren jabe de bera eta beste bat poltsikoratu nahi du, kantxa ‘laburrean’ bai baina beste bat. Biharko bigarren finalaurrekoa jokatuko du, faborito da baina errespetu osoa dio bere arerioari. Alex Hormaetxea da parean egokitutakoa. Pilotari arriskutsua da Bermeoko aurrelaria. Zumaiarrak bere indarrez apurtzen ez badu, lanak izango ditu bermiotarra garaitzeko.
Aurrez, Mikel Egiguren eta Jean Olharan arituko dira. Donostiarrak, Binakakoa irabazita dauka eta lasai aterako da kantxara. Azken finalak jokatutakoa da eta berriz izan nahi du zita nagusian. Faboritoa da baina Olharan-ek lanak eman al dizkio.
Espektakulua ziurtatua BIZKAIA frontoian!!!!!!

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago