JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

15/09/2016
LABURREAN ERE GOIKOETXEA NAGUSI

Hormaetxea menderatu du Bilboko BIZKAIA frontoian 2-0 (12-7, 12-11)  eta larunbatean bere 11.txapelaren bila doa Egiguren garaitu duen Olharan-en aurka

BANAKAKO ZESTA PUNTA txapelketako larunbateko finala erabakita geratu da BIZKAIA frontoian gaur iluntzean jokatutako finalaurrekoen ostean. Aurten laburrean jokatzen den lehiaketa beste behin faborito bakarrekoa da, Iñaki Goikoetxeak erakutsi baitu hor ere oso zail izango dela berari tituluak ihes egitea.
Zumaiarrak Hormaetxea garaitu du 2-0 nahiz eta bigarren jokuan arazo batzu izan. Ordu erdi eskasean finalerako pausua eman du. Lehen jokua aixe atera du aurrera 10-2 irabazten hasi ostean. Bermeoko aurrelariak markagailua bere ausardiari ezker txukundu du (12-7). Bigarrenean borroka gehiago izan da. Alex hasieratik arriskatzen hasi eta berdinketez josi du lehia (1-1, 2-2, 3-3). Goikoetxea-k beste behin indarrez apurtu du norgehiagoka (7-4) baina Hormaetxea etzegoen galtzeko. Arriskatu eta 10-10 edo 11-11 berdindu du finalaurrekoa. Funtzioko azken tantuak, tanturik onenak, Goikoetxea-ri finalerako txartela eman dio  Hormaetxea-k itzelezko defentsa erakutsi ostean.
Lehen finalerdian nolabaiteko ezustekoa eman duena Olharan izan da. Egiguren finaletik at utzi du bi jokutan (6-12, 9-12). Irabazlea oso fresko eta ausart, galtzailea aldiz nekatuta eta tokirik hartu ezinik.
Finala larunbatean bertan jokatuko dute Goikoetxea eta Olharan-ek. Aurrez (17:45etan), Egiguren eta Hormaetxea arituko dira 3.postuaren bila. .

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago