JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

18/09/2016
GOIKOETXEA-K BERE HAMAIKAGARRENA

Atzo Bilboko BIZKAIA frontoian Olharan menderatu zuen 2-0  (12-6, 12-11) eta argi utzi du ‘laburrean ere’ BANAKAKOA-n bere dela jaun eta jabe 

Iñaki Goikoetxea-k Zesta Punta munduan oraindik handiagoa dela argudiatu zuen atzo Bilboko BIZKAIA frontoian. Hamaikagarren titulua erdietsi zuen, azken hau ‘frontoi txikian’ lortua hor ere bere indarra erabakior dela agertaraziz.
Olharan-ek egin ahalak egin zituen baina 2-0ekoa eraman zuen PAU-ra (12-6, 12-11).
Giroa oso dotorea izan zen (300-400 pilotazale) puntista handienak lehen aldiz ikusi duen kantxako harmailatan. Materiale egokitutakoaz jokatutako lehiaketa izan da baina bain pilotari zein pilotazale gustura geratu dira ikuskizunaz.
Egia esan finaleko lehen jokuan ikuskizun bakarra izan zen, txapeldunak erakutsitako botereak eskeinitakoa. Goikoetxeak aixe irabazi zuen lehena (12-6) Olharan guztiz menderatuta. Bigarrenean aldiz, Olharan ausardiaz eta arriskatuz jokatzen hasi zen, etzeukan besterik, eta estu hartu zuen zumaiarra (7-7, 10-10, 11-11). Dena den, Goikoetxeak etzuen desberdinkatara joan nahi eta bere eskuin boteretsuarekin bukatu zuen partidua. Gaitasuna izatearen garrantzia. Txapeldunak ezik denek nahi zuten desberdinketa joku bikaina erakusten ari baitziren bi protagonistak baina,…ahalguztidunak erabaki zuen. GOIKOETXEA, beste behin, txapeldun.
Aurrez, Hormaetxeak 2-0 menderatu zuen Egiguren lehia triste batean.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago