JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

30/06/2017
ERIK ETA ALDAZABAL FINALAURREKOETAN

DANIA JAI ALAI-ko bikoak Hormaetxea-Inza 30-15 garaitu du; Barandika eta Lekerika-k ere garaipena lortu dute ezustean Olha-Enbil bikoaren kontrakoan (30-18)

          Erik eta Aldazabal dira, momenturarte erakutsitakoarekin, Mexikoko Diez Barroso txapelketa irabazteko faborito nagusi diren Egiguren-Lopez bikoari itzal egiteko hautagai nagusiak. Hormaetxea-Inza aixe menderatu dituzte bart (30-15) itzelezko jokua erakutsita gainera. Finalaurreko txartela poltsikoan dute jada.
          Beren Dania-ko kideak ere garaipena lortu dute, ezustean gainera, Olha-Enbil garaituta 30-18. Iparraldeko aurrelaria eta Zumaiako atzelaria, biak ala biak, oso eskas aritu dira eta ia lehiaketatik at daude. Egiguren-López dituzte gaur aurkari eta irabazteaz aparte markagailu oso aldebresa lortu beharra dute sailkatzeko bidean.
          Hormaetxea-Inza eta Olharan-Etcheto bikoteek finalaurrekoa dute helburu. Irabaztea nahiko zaie bigarren postua erdiesteko eta lehia parekatua iragartzen da. Finalaurrekoak larunbatean eta finala igandean daude iragarrita.
         Larunbatean, finalaurrekoen aurretik, beste ekitaldi bat ere izango de Mexiko Frontoian; bertoko Zesta Punta Eskolaren aurkezpen ofiziala. Eusko Jaurlaritzak lagunduta bertan pilotariak ‘egiteko’ proiektua abian da jada eta badira dozena bat mutiko martxan. Mundet kirol klubean ari dira entrenatzen eta gustora gainera. Bertatik eramandako material egokiena dute erabilgarri. Eskolaren aurkezpenean izango da Jon Redondo bera ere, Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaria.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago