JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

6/07/2017
2017ko JAI ALAI WORLD TOURRA AURKEZTUTA

Iberdrola Dorrean bihar Markinan hasiko den zirkuituaren xehetasun denak plazaratu ditu Munduko Pilota Batzarrak
        2017-ko JAWT zirkuituak Bilbon izan du gaur bere lehen ekitaldi ofiziala. Iberdrola etxeak daukan eraikuntza nagusian eman da aditzera aurtengo zesta punta txapelketa nagusiak izango dituen berrikuntzak.
         Francisco Olarreaga (Iberdrola-ko ordezkaria) Fernando Azkarate (MPB-ko presidentea) eta Jon Redondo (Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaria) pozik agertu dira zirkuitua, apurka bada ere, pausuan aurrera doalako. Aurtengo edizioa luzeagoa izango da, lehiaketa ezberdinak izango ditu puntuagarri eta beste behin maila goreneko pilotariak lehiatuko dira. Hutsune nabarmen bat bada Iñaki Goikoetxea ez baita partaide aurten, aldiz JAWT-ean Irastorza, A.Erkiaga (bueltan) eta Lopez-ek jokatuko dute.
         Zirkuitua bihar hasiko da Markina-ko Master Series lehiaketarekin (22:00etan). Etzi jarraituko martxa Gernika-ko Grand Slam-arekin. Ostean, Hondarribiko Grand Slam-a, Mutriku, Lekeitio, Zumaia, Donostia eta Gernikako Masterrak jokatuko dira. Baita Kaltzada Open-a edo Zumaiakoa. Grand Slam-etan 8 bikotek hartuko dute parte, masterretan lauk eta open-ak partidu soilak izango dira. Txapeldunek 1000, 500 eta 200 puntu batuko dituzte hurrenez hurren.
        Banakako laburra Bilbon jokatuko da beste behin, Miribillan Bilboko Aste Nagusia tarteko eta seguruenik aurten ‘Banakakoa’ berreskuratuko da. Binakakoa, azken fasea, abenduan jokatuko da, oraindik datak zehazteke badaude ere.

 
 
Descargar PDF egutegia-calendario

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago