JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

14/07/2017
ASTEBURU OPAROA ETA ERAKARGARRIA

Gaur Mutriku-n, bihar Gernika-n eta etzi Markina-n JAI ALAI WORLD TOUR-eko hiru jaialdi bikain ikusteko aukera izango da

          Zesta Punta denboraldia hasi da eta nabarmen ageri da hori. Asteburuan hiru jaialdi paregabe daude programatuak, zein baino zein hobeak. JAWT-ekoak dira hirurak eta pilotaririk handienek hartzen dute parte.
         Gaur gauez Mutrikun (22:30etan) bertoko Masterra hasiko da bi finalaurrekoak jokatuaz; Beaskoetxea-Lekerika / A.Erkiaga-Aldazabal eta Barandika-Irastorza / Hormaetxea-Ekhi. Biak ere kalitate handiko lehiak. Aritz Erkiaga-k bere lehen garaipena erdietsi nahiko du eta Irastorza-k bere estreineko partidua du JAWT-ean aurrez sekula ez baitu jokatu. Beste guztiak ere duten onena eman beharko dute garaipenaren bila.
         Bihar Gernikako Grand Slam-aren txanda da. 21:30etan hasita Jai Alive-ko pilotariak izango dira; Egiguren-Etcheto / Zulaika-Enbil eta Olharan-Lopez / Olha-Inza. Goikoetxea-ren falta somatuko da agian baina aurten ez du akordiorik lortu Donostiko enpresarekin. Partaideak, halere, maila gorenekoak dira denak.
         Eta asteburua bukatzeko, Markina-ko Masterra bukatuko da igandean. Karmen egunez Beaskoetxea-Etxeba / Aldazabal anaiak izango da finala. Ostean, Markinako pilota eskolak antolatu eta JAWT-etik at; Goikoetxea-Lekerika / A.Erkiaga-Irastorza. Nor proposatzen du gehiago? Pilotazaleak gozatu beza.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago