JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

17/07/2017
MARKINA-N BEASKOETXEA-ETXEBA TXAPELDUN

Atzo arratsaldez, Karmen eguneko jaialdi nagusian, Aldazabal anaiak menderatu zituzten hiru jokutan (15-10, 5-15, 5-2)

          Karmen eguna, beti ere Zesta Punta-ri lotua izaten da eta atzokoa etzen gutxiagorako izan. Unibertsitatea-k gainezka egin zuen jaialdi dotore batean esperoan eta hala gertatu zen. Bertako, Master Series lehiaketako finala – JAW zirkuituko lehena- jokatu zen lehen partidu gisa eta bertan Beaskoetxea-Etxeba eta Aimar eta Ibon Aldazabal anaiek neurtu zituzten indarrak.
          Gernikako aurrelaria eta ‘etxeko’ atzelariak lortu zuten garaipena nahiz eta horretarako desberdinketa jokua jokatzeko beharra izan. Lehen jokua bigarren erdian apurtu zuen Beaskoetxeak eta 15-10 irabazi. Etxeba oso seguru eta Diego maisu gisa aritu ziren. Bigarrena oso ezberdina izan zen. Berritxuko anaiak 0-6 aurreratu ziren eta ez zuten bueltarako aukerarik eman (5-15). Azken jokuan, Beaskoetxea eta Etxebak anaien bi hutsei ezker aurrea hartu zuten eta joku laburra izaki aukerak galdu zituzten (5-2).
          Ostean, Markinako eskolak antolatuta Goikoetxea-Lekerika / A.Erkiaga-Irastorza partidua jokatu zen eta bigarrenak irabazi zuten 30-35. Jendea pozik atera zen frontoitik.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago