JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

23/07/2017
A.ERKIAGA ETA ALDAZABAL NAGUSI MIRUAITZ-EN

Hormaetxea eta Ekhi garaitu dituzte bart Mutrikuko Masterrra poltsikoratuz

          Final gorabeheratsu baten ostean Mutrikun A.Erkiaga-Aldazabal bikoak lortu du bertako Masterra Magdalena egunez Hormaetxea-Ekhi garaituta (15-10, 12-15, 2-5).
             Lehen jokua gerora galtzaile izan direnek atera dute aurrera, Aldazabal zein Aritz eskas aritu baitira. Hormaetxea ausart eta erabakior hasi da eta atzean Ekhi-k ere bere maila bikaina agerian utziaz. Dena den, bigarren jokuan aurpegi ezberdina, askoz hobea, erakutsi dute Ispaster-eko aurrelariak eta Berritxu-ko atzelariak eta inor gutxik iuste zuenean final berdintzea lortu dute, 1-1 (15-10, 12-15).
             Azken jokua, desberdinketakoa, bigarrenaren ildotik joan da eta Aritz Erkiaga-k erremate andana egin ostean garaipena lortu dute berak eta Ibon Aldazabal-ek. Puntu garrantzitsuak bientzat Gernikako Grand Slam-ean lehen kanporaketan galdu baitute beren aukera.
Beaskoetxea-Irastorza, sendo Gernikan
            Ostiral gauean, Gernikako Grand Slam-eko azken final laurdena jokatu zen eta bertan Beaskoetxea-Irastorza bikoak etzuen ezustekorako tarterik itxi (2-0). Hormaetxea eta Aldazabal garaitu zituzten, batez ere aurkarien joku eskasa probeztuta. Aldazabalek ‘palo’ asko jo zituen eta Alex ez zen fin ibili errematean.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago