JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

30/07/2017
OLHARAN-LOPEZ, GERNIKA-KO LEHEN FINALISTAK

Hondarribiko Grand Slam-ean Beaskoetxea-Ekhi eta A.Erkiaga-Irastorza finalaurrekotan dira eta gaur erabakiko dira Lekeition bertako Masterreko finalistak

          Jai Alai World Tour zirkuitua aurrera doa eta jada Markina eta Mutriku-ko bi final jokatuta, beste batzu definitzen hasi dira dagoeneko eta ondorioz pilotari bakoitza ranking-ean bere tartea egiten ari da.
           Gernikan bart, Olharan eta Lopez-ek lortu zuten bertako Grand Slam-eko finalean egoteko txartela. Faborito ziren eta ala argudiatu zuten Zulaika-Enbil 0-2 garaituaz (9-15, 12-15). Partiduak izan zituen bere momentu gorenak nahiz eta hasieratik garaileek dena kontrolpean zutenaren sentsazioa eman. Imanol Lopez-ek atzean bere legea ezartzen du eta horrek aurrelariari deabrukeritarako tartea irekitzen dio. Olharan-ek probeztu zuen bai. Galtzaileek ez zuten partidu txarrik egin baina hasieratik beraien zeregina oso zaila zen. Zulaika-ren tantu batzu izan ziren partiduko onenak, txalo gehien jaso zituztenak, baina akats erabakiorrak ere egin zituen donostiarrak eta ezin izan zuten berak eta Enbil-ek aurrerako pausua eman.
           Aurrez, ostiralean, Hondarribia-ko Grand Slam-aren estreineko final laurdenak jokatu ziren. Hain zuzen, Gernika Jai Alaiko pilotariei zegozkienak. Beaskoetxea-Ekhi bikoak Hormaetxea-Lekerika garaitu zituzten baina latz sofrituta (15-14, 15-14); ia berdin A.Erkiaga-Irastorza eta Barandika-Aldazabal (15-14, 15-10), lehena oso estu eta bigarrena erosoago. Jende ugari batu zen Jostaldi pilotalekuan non erremate ugariko -kantxak orain hortarako jokua ematen du-  partiduekin gozatua hartu zuen.
             Gaur (22:00etan) asteburuko maratoia bukatuko da. Lekeitioko Masterra-ren finalaurrekoak jokatuko dira Santi Brouard frontoian; A.Erkiaga-Lekerika / Beaskoetxea-Aldazabal eta Zulaika-Lopez /  Olharan-I.Erkiaga. Egiguren II, lesionatuta, ez da Lekeition izango.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago