JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

31/07/2017
BARANDIKA-ALDAZABAL ETA ZULAIKA-LOPEZ, KOSTATAKO BI GARAIPEN SANTI BROUARD-EN

Desberdinketan, A.Erkiaga-Lekerika eta Olharan-I.Erkiaga garaitu dituzte bart Lekeitioko Masterreko finalaurrekoetan

          Lekeitioko Master Series lehiaketak azken orduko bi baja nabarmen izan bazituean ere, biak lesioak tarteko (Beaskoetxea eta Egiguren), ez zuen inolaz ere parekotasun eta mailarik galdu. Bart Santi Brouard frontoira hurreratutako 300-400 ikusleak gustora atera ziren ikusitakoaz.
           Ikusitakoa partiduekin gustora, emaitzekin ez horrenbeste. ‘Etxeko’ bi pilotariek galdu egin zuten desberdinketara joan ziren finalaurrekoetan. Aritz Erkiaga eta Lekerika faborito ziren baina Barandika eta Aldazabal nagusitu zitzaizkien. Partidu dotorea jokatu zuten garaileek eta, beste behin, maila izugarria eman zuena Barandika izan zen. Defentsan fin eta erasoan oso ausart eta erabakior. Sakez huts batzu egin zituen arren, nota oso ona merezi du. Berdin bere atzelariak, zeinak beste egun batzuetako ‘paloak’ alde batera utzi eta Lekerika ondo eutsi baitzuen. Galtzaileak, hobeto hasi ziren baina partiduaren bigarren sarritan ulertu ezinik eta hutseginez aritu ziren eta horrek galbidera eraman zituen. Azkenean, 2-1 gorrientzat (12-15, 15-14, 5-2)
            Bigarren finalaurrekoa antzerakoa izan zen. Zulaika eta López ziren faborito eta partidua lehen jokua irabaziz hasi zuten (15-13). Lan egitea tokatu zitzaien. Bigarrenean, Olharan eta Ibai Erkiaga-k ez zuten etzi eta lanean jarrituta 13-15 gailendu ziren. Erkiagak zaleen aurrean itzelezko partidua jokatu zuen eta Olharan oso bizi.
LOPEZ SAKEAN
            Desenpatean han bertaratutako inork sekula ikusi bakoa gertatu zen (bertan zen ‘Katxin’ Uriarte bera ere eta ala zioen). Zulaika eta Lopez epailearengana hurreratu eta ostean atzelaria hasi zen ‘sakatzen’. Zumaiarrak hartu zuen agintea lehen pilotakadatik eta garaipena berea izan zen (5-3). Ti-ta. Ondorioz, finala hurrengo igandean 19:00etan jokatuko dute Barandika-Aldazabal eta Zulaika-Lopez bikoteek.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago