JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

3/08/2017
HONDARRIBIAN IREKIKO DA ZESTA PUNTA ONENA IKUSTEKO AUKERAKO BESTE ASTE BURU OPARO BAT

Bihar Jostaldi pilotalekuan hasiko dira JAWT-eko hiru jaialdi zeinetan bertako 3-4 finalaurdenak jokatuko diren –Jai Alive-, etzi Gernikan bertoko finala erabakiko den eta azkenik igandean Lekeitio bertako txapeldunak ezagutuko diren

          Jai Alai World Tour zirkuitua aurrera doa eta beste asteburu oparo bat bizitzeko aukeran gara. Ostiral, larunbat eta igande, zesta punta onena ikusteko aukera izango da, hurrenez hurren, Hondarribia, Gernika eta Lekeition.
          Jostaldi frontoian bihar (20:00etan) bertako Grand Slam-eko bigarren finalaurrekoa erabakiko da. Egiguren-López / Olharan-Enbil  eta Zulaika-Inza /  Olha-Etcheto dira programatutako partiduak. Lehia biak parekatuak dirudite nahiz eta lehenengoan Egiguren eta López faborito agertzen diren.  Halere, Gotzon Enbil maila ona ematen dabil eta Olharan beti da arriskutsua. Jokatu beharreko partidua!
          Finalaurreko bat jokatuta, etzi Gernikan (21:30etan) bigarrena jokatuko da eta ondorioz bertako abuztuaren 12rako finala erabaki. Beaskoetxea-Irastorza eta Barandika-Ekhi dira protagonista nagusiak. Zesta Punta profesionalean jada azken hamarkadan izan diren bi erreferente nagusienetakoak eta izar berriak lehiatuko dira. Diego eta Bidart ‘erraldoiak’ bikote lez asko jokatzen dute baina, ezer galtzeke, gazteak ausart eta lotsagabe aterako dira kantxara seguru eta era horretan oso arriskutsu dira. Giro itzela espero da Gernika Jai Alai frontoian.
         Eta asteburuari bukaera ederra emateko, igandean (19:00etan), Lekeitioko Masterreko finala Santi Brouard-en. Zulaika-López eta Barandika-Aldazabal aurrez aurre. Faborito bakoa da finala baina beste behin Lopez izango da erabakior.  Lehen partidua, lehiaketatik at, Egiguren-Enbil / A.Erkiaga-I.Erkiaga. Oso ona jaialdia.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago