JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

5/08/2017
EGIGUREN-LOPEZ ETA ZULAIKA-INZA FINALERDIETAN

Bart Jostaldi pilotalekuan Olharan-Enbil  eta Olha-Etcheto garaitu zituzten

Gaur erabakiko da Gernikan JAWT zirkuituko lehiaketa garrantzitsuenetako baten final, Grand Slam-ekoa. Halere bart, beste Grand Slam-eko finalerdiak geratu ziren erabakiak Hondarribiko Jostaldi frontoian. Egiguren-López eta Zulaika-Inza sailaktu dira finalaurrekotarako Olharan-Enbil  eta Olha-Etcheto garaitu ostean.
          Lehen final laurdenean Egiguren eta Lopez faborito ziren baina bazegoen giroan konfiantzarik Olharan-Enbil bikoarengan ere. Dena den, esperantza horiek laister geratu ziren ezerezean faboritoek lehen jokua aixe irabazita (15-5). Egiguren eta Lopez sendo agertzeaz aparte, Olharan eta Enbil eskas aritu ziren eta erraztasun asko eman zizkieten aurkariei. Bigarrenean, Olharan eta Enbil-ek bere jokua pixkat txukundu zuten baina garaileek beti izan zuten partidua kontrolpean. Azkenean, 15-11 gorrientzat disdira gutxi izan zuen partidu batean. Jostaldin batutako jende mordoak gehiago merezi zuen.
          Bigarrena ezberdina izan zen. Faborito bako norgehiagokan lehen joku oso borrokatua jokatu zuten Zulaika-Inza eta Olha-Etcheto bikoteek. 15-14 izan zen lehen partziala Zulaika eta Inza-rentzat. Bigarren jokua ere borrokatua aurreikusten zen baina etzen horrelakorik gertatu. 15-7koarekin beste behin garaipena berdinentzat eta finalaurrekoetara; Olha-Etcheto, etxera.
Lehengusuen artekoa
         Eta atzo Hondarriibiako finalaurrekoak erabakita geratu baziren, gaur (21:30etan), Gernikako Grand Slam nagusiko FINALA osatuko da. Beaskoetxea-Irastorza / Barandika-Ekhi lehian. Giro itzela iragartzen da ‘etxekoen’ eta gainera lehengusu direnen arteko borroka ikusteko. Diego eta Xabi, maisu eta ikasle izanak jada elkarren aurka jokatzeko prest dira. Batak besteari erakutsitakoa orain bueltan datorkio, kontra. 
        Diego Beaskoetxea eta Xabi Barandika-ren artekoa errematatzaileen arteko lehia da, artisten lehia,…lehenengoarentzat bere ‘status’-a agerian uzteko unea, bigarrenarentzat ostera hori kolokan jartzen hasteko aukera, hau da, esperientzia eta gaztetasunaren arteko lehia. 
        Atzean ere beste horrenbeste gertatuko da. Beaskoetxearen kide Irastorza, azken urteetako Zesta Punta munduan López eta Enbil-ekin batera goraipatuenetako atzelaria, ikurra. Aurka, Ekhigoi Martinez ‘Ekhi’. Gasteizko atzelari modakoa. Mexikon debuta eginikoa orain 6 hilabete eskas eta denak txunditu dituena. Puntista borrokalaria, hobetzeko gogo ikaragarrien jabe eta joku puntu bikainean dagoena. Jada kontuan hartu beharreko atzelaria. Finalaurrekoa bikaina da. Aurrez, Roke Alberdi gernikarraren debuta; Lekerika kide duela Gonzalo Beaskoetxea eta Etxeba-ren aurka arituko da. Dotorea jaialdia.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Iberdrola Ayuntamiento de Bilbao Metro Bilbao Kutxabank Euskaltel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago