JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

7/05/2014
GASTEIZ-ko OLAVE III.PRO-AM LEHIAKETAKO GELTOKIA


Ostiralean hasiko da gaur goizean aurkeztu berri den JAI ALAI WORLD TOUR-eko hirugarren lehiaketa; finala maiatzaren 16rako dago iragarrita

Jai Alai World Tour-ak gaur agertarazi du zeintzu izango diren III.PRO AM lehiaketako protagonistak. Gasteiz-ko OLAVE frontoian maila handiko bikoteak lehiatuko dira nahiz eta momenturarte PRO-AM Sariketako lehen postuetan dauden Egiguren II eta Erkiaga ez diren bertan izango (CITRUS-a jokatuko baitute asteburuan).
Goizean Arabako Pilota Federakuntzan izan da aurkezpena eta ostiralerako partiduak jakinarazi dira. Lehen finalerdian OLHA aurrelariak bere estreineko partidua jokatuko du JAWT-aren barnean. EKHI izango du atzeko koadroetan ITURBIDE eta ZABALA aurkari izanik. Iturbide nafarrak ere, estreineko lehiaketa jokatuko du nahiz eta Hondarribian jada hartu zuen parte Kiniela erako saioan.
Bigarren finalerdian ARBE-SUSO eta TREKU-DEL RIO lehiatuko dira. Aurreko koadroetan ausardia falta etzaien bi ‘sugandila’ eta atzean arabar atzelarien arteko lehia. SUSO helduagoa baina oraindik bere maila eman ez duena jokatutako PRO-AM partiduetan eta DEL RIO gaztea baina jada titulu bat lortua duena, hain zuzen, estreineko lehiaketa irabazi baitzuen Bilbo-ko Club Deportivo-an EGIGUREN kide zuela.
    Denek, maiatzaren 16ko finala dute helburu eta berori lortzeko lan ona egin beharko dute etzi, iluntzeko 19:30etan Gasteiz-ko OLAVE-n jokatuko den jaialdian.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago