JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

6/08/2017
BARANDIKA ETA EKHI, GAURKO IZARRAK

Beaskoetxea-Irastorza garaitu dituzte bart eta Gernikako Grand Slam-eko final nagusian sartu dira; eta gaur Lekeitio-ko Masterreko finalean, Zulaika-López / Barandika-Aldazabal

          Giro aparta bart Gernika Jai Alai frontoian bizitakoa. Bertan, azken hamarkadan jokamoldeko erreferente izaniko bi pilotariren eta hurrengo izarren arteko finalaurrekoa izan zen jokoan. Esan liteke hurrengo urtetarako izar diren horiek jada errealitate direla gaurtik; Barandika eta Ekhi-k gehiengoa zur eta lur utzi eta faboritoak ‘aixe’ hartu zituzten mendean; Beaskoetxea-Irastorza 10-15 eta 11-15 hartu zituzten mendean.
           Argitasun eta sendotasun osoz menderatu zituzten, Zalantza izpi bako garaipena izan zen eta horregaitik harmailak bete zituen zalegoak zutik eta txaloka agurtu zituen jada ‘gaurko izarrak’ direnak. Ekhigoi Martinez ‘Ekhi’-k partidu hasieran hauxe zihoen;  “disfrutatzera etorri naiz ez baitugu ezer galtzeko”. Esan eta egin. Aze gozatua hartu zuena gasteiztarrak. Partidu itzela jokatu zuen. Errebes bikaina erakutsi, kantxan bikain mugitu eta gutxi hutsegin, zer gehiago eskatu dakioke? Halere, beste izar batek distira gehiago atera zuen. Bere kideak, Barandikak, finalaurreko zoragarria jokatu zuen. Bere ametsetako partidua, Eskubiz indartsu, defentsan sendo eta errematean ausart eta asmatuaz. Laukoteko onena izan zen Xabi Barandika.
            Lehen jokua ‘xamurra’ izan zen gazteentzat (10-15) batipat heuren joku bikainari aurkarien joku eskasa batu baitzitzaien. Irastorza eskas aritu zen eta ondorioz Beaskoetxea ere oso behartuta eta ezinean. Bigarren jokuaren hasiera hobea izan zen, parekatuagoa. Bikote hobea osatu zuten beteranoek, bata ematen eta bestea bukatzen. Aurretik ere jarri ziren (6-4, 7-5) eta askok buelta zetorrela amestu ere egin zuten. Etzen halakorik gertatu. Tantuak pilotatzeko asko eutsi beharra zegoen eta gehiago bukatu eta atzokoan hori gazteek egiten zuten. Barandika eta Ekhi gehiago izan ziren denean. Partiduko agintea berreskuratu eta Irastorza aspertu arazi zuten (9-14). Jada partidua galduta, Diego-k bi horma biko ikaragarri markatu zituen (11-14) bere jarraitzaileen gozamenerako baina berandu zen jada. Amestea posible zen baina amets hori ezerezean uzteko hor zegoen bere lehengusu Xabi Barandika. Beaskoetxearen sakea hartu, albotiko posturan txapagainean goxo pilota utzi eta finalera. Barandika eta Ekhi jada izarren pare.

Barandika gaur  Lekeitio-n

          Eta 2017ko JAWT-ean ematen ari den maila bikainaren lekuko, oraindik atzoko garaipen ikaragarra asimilatzeko denbora gabe, gaur Barandika-k Lekeitioko Masterra du helburu. Aldazabal berritxuarrarekin batera Zulaika-López bikoaren kontra arituko da bertoko finalean. Jokuz eta moralez gainezka kantaratuko da gernikar aurrelaria. Beharko du, nola ez, aurrean eta bikote gidari Imanol López ahalguztiduna bait dauka. Final itzela Santi Brouard frontoian zeina zuzenean emana izango den ETB-4 katean 20.30etan. Aurrez (19:00etan), Egiguren-Enbil eta A.Erkiaga-I.Erkiaga lehian. Jaialdi ikaragarria.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago