JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

7/08/2017
ZULAIKA-LOPEZ DESBERDINKETAN TXAPELDUN

Barandika eta Aldazabal-ek asko estutu zituzten faboritoak Lekeitioko Masterreko finalean (14-15, 15-7, 5-3)

Lekeitioko Master Series-a atzo bukatu zen maila goreneko partidu batekin. Jende asko harmailatan, joku ona kantxan eta emozioa, hau da, ekitaldi batek beharrezko osagai guztiak izan zituen atzokoak.
         Zulaika eta López ziren faborito eta aurkariek lanak eman zizkieten arren beraiek lortu zituzten Santi Brouard pilotalekuko txapelak Barandika-Aldazabal   2-1 (14-15, 15-7, 5-3) garaituta. 2017.eko JAWT-ean enpresen arteko lehen lehia izan zen atzokoa eta Jai Alive izan zen nagusi.  Hala eta guztiz ere, aurkariak indartsu hasi ziren. Barandika garaipen gosez agertu zen Lekeition, Gernikan lez denak txundituta uzteko gogoz. Bere atzelaria ere indartsu eta laguntzeko prest agertu zen eta biek maila ederra eman zuten lehen jokuan. Lehen partzialean 14-15 garaitu zuten Aldazabal berritxuarrak lortutako txik-txak perfectu bat tarteko.  Ikusleak gozatu ederra hartu zuen lehen jokua ikusita, batez ere bigarren erdian.
          Zulaika eta Lopez erreakzionatu beharrean zeuden eta nola egin ere. Zumaiako atzelariak itzelezko bigarren jokua jokatu eta bikote ‘gernikarra’ ia ezerezean utzi zuen (15-7). Hau gertatzeko beste faktore garrantzitsu bat ere izan zen kantxan. Barandika-ri zesta puskatu zitzaion lehen jokuko azken unean eta berriarekin hasi behar izan zuen bigarrena. Ohitu ezinik hiru falta egin zituen saketik hasieran eta horrek beldurtu egin zuen erabat gernikar gaztea. Konfiantza gabe aritu zen.
         Desberdinketaren unea iritsi zen, emozioa. 5 tantutarako partidu berria txapeldunak ezagutzeko bidean. Barandika, ez lehen jokuan bezain eraginkor baina erosoago, partiduan sartu zen berriz baina 3-3koan berriz sakean huts egin eta garaipenari ihes egiten utzi zion. Azkenean, 5-3 Zulaika eta Lopez-entzat.
        Lopez izan zen finaleko pilotari erabakiorrena. Zulaika-k ondo lagundu zion nahiz eta beste behin arazoak izan sakearekin. Galtzaileak ere oso ondo jokatu zuten. Aldazabal oso fin ‘palo’ batzu izan bazituen ere eta Barandika zoragarri. Zesta apurtzeak kalte handia egin zion baina halere, berrindartu eta partidua bere esku izatea ere lortu zuen. Atzokoan etzuen lortu.  Lehen partiduan, Egiguren-Enbil bikoak Aritz Erkiaga eta Ibai Erkiaga 27-30 garaitu zituzten beste partidu on baten.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago