JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

9/08/2017
EKHI: “ENPRESAKO 1.EN ATZELARIA IZAN NAHI DUT”

2017.eko JAWT zirkuituak, beste aurreko edizio denak bezala, txapelketa handi batek beharrezko dituen osagaiak izaten ari da. Joku bikaina kantxetan, pilotazale ugari harmailatan eta ezusteko zenbait, beraien artean gazte batzuren joku bikaina. Onenen artean tartea eskatzen dutenen kasua, bat Ekhigoi Martinez ‘Ekhi’-rena. Gasteiz-ko atzelari profesional berria zirkuituko onenetarikoa izaten ari da.

JAWT: Maila bikaina ematen ari zara zure lehen JAWT zirkuituan,….
EKHI: Bai, oso pozik eta motibatuta nago. Gustora egoteko kondizio denak kunplitzen ari dira nire lehen partaidetzan bai. Bizitzen ari naizena ez sinistekoa da.

JAWT: Modako atzelaria izatearen sentsaziorik ba al duzu?
EKHI: Modako atzelaria? Jaja ez dut uste. Ez dut nik horrela sentitzen behintzat. Nik, kantxa barruan zein kanpoan gauzak ondo egiten saiatzen naiz, besterik ez.

JAWT: Asteburu garrantzitsua hurrengoa, ezta?
EKHI: Bai bai, hortan pentsatzen dut behin eta berriz. Dena den, ez naiz obsesionatzen. Lehena bi partiduetan nire lana ondo egitea da eta horrekin irabaztea lortzen badut askoz hobeto.

JAWT: 6 hilabete eskasetan onenen pare, sekretua?
EKHI: Benetan ez dakit sekreturik dagoen,…lan handia egin dut eta egiten ari naiz maila on bat emateko. Horrela jarraituko dut eta nire akatsak hobetzeko ere lan egingo dut hori baita nire ustez nire kirol ibilbidean gailurra harrapatzeko bidea. Lana eta hobetzeko griña faktore garrantzitsuenak dira niretzat.

JAWT: Zein da zure helburu nagusia JAWT-ean?
EKHI: Kontuak nola doazen ikusita, enpresako lehen atzelaria izatea da nire lehen helburua. Horrek gainera abenduko azken fasea jokatzea ahalbidetuko dit. Bidean torneoren bat irabazi ezkero, Gernika Grand Slam-a adibidez, itzela litzateke.

JAWT:  Zure profesional mailako lehen pausuak Mexikon nola joan zaizkizu?
EKHI: Bikain. Arlo denetan hasteko baliagarria izan da niretzat, batez ere pilotari lez. Bertara itzultzeko irrikitan nago eta onenekin batera jokatzen jarraitzeko.

JAWT: Asteburukoak urduri jartzen al zaitu?
EKHI: Momentuz ez, ekaitzaren aurretik beti barealdia izaten da eta! Urduritasuna egunean bertan etortzen zait, batez ere, frontoira heldu eta partidua hasi orduko une horietan. Dena den, sentsazio hori gustoko dut zerbait handiaren aurrekari baita. Asteburua paregabea izango delakoan nago.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago