JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

10/08/2017
BARANDIKA: “AUKERAK APROBETXATZEN NABIL”

2017.eko JAWTean maila zoragarria ematen ari den beste gazteetako bat Xabi Barandika da. Gernikako aurrelariak joku bikaina erakutsi du joan den kantxa bakoitzean eta labunbat honetan, Ekhi kide duela, berarentzat garrantzitsuena izan daitekeen zirkuituko partidua jokatuko du, Gernika-ko Grand Slam-eko FINALA.

JAWT: 2017.eko JAWT hau zure konfirmazioa al da?
BARANDIKA: Ez dakit zer esan. Argi daukadana da nire bigarren urtea dela eta azkena ez izatea nahiko nukeela. Gogo askorekin nabil eta denbora pasatu ahala gauzak hobeto egiten nire ustez.

JAWT: Ba al zeneukan emaniko ezustekoak emateko esperantzarik?
BARANDIKA: Ez dakit esperantza den hitz egokia. Nik argi neukan gauzak ondo egiteko gogoa neukala. Dania-tik gogotsu bueltatu naiz eta uste dut hori kantxan igarri egiten dela.

JAWT: Larunbatean, etxean, final nagusia. Zer egin behar da lehiaketa borobiltzeko?
BARANDIKA: Irabazi, je. Irabaztea lehiaketa borobiltzea izango litzateke baina oso zaila dela badakit. Aurkari gogorrak ditugu aurrez aurre. Aurreko bi partiduetan lez edo orduan baino hobeto jokatu beharko dugu aukera izateko.

JAWT: JAWT  zirkuituko zure bigarren finala da jada, Lekeition jokatu bait zenuen. Han galtzea pena izan zen,…
BARANDIKA: Bai. Lekeition galtzea pena handia izan zen, batez ere irabaztea ere oso hurbil izan genuelako. Azken jokuan egin ezin daitezkeen pare bat hutsegite izan genituen eta joku hain laburrean horrek ez du barkatzen. 5era ezin da ezer hutsegin. Zesta ere apurtu zitzaidan eta bigarren jokuan ez nuen 100% jokatu baina ez da aitxakia. Beraiek irabazi zuten. Zulaika eta Lopez-i zoriontzea besterik ez da geratzen.
JAWT: Jada izar nagusienei itzal egiten ari zaretenaren sentsaziorik baduzu?
BARANDIKA: Ez dut horretan pentsatze. Nire aukerak aprobetxatzen saiatzen naiz. Beti ahalik eta ondoen jokatzen saiatzen naiz, horretara ateratzen naiz kantxara eta listo. Gauzak ateratzen ari dira eta bide beretik jarraitzea da nire helburua.
JAWT: Ekhi-rekin gustora?
BARANDIKA: Bai, oso gustora jokatzen dut berarekin. Kantxan ondo elkar ulertzen dugu eta hori oso garrantzitsua da. Bereak gainera meritu itzela dauka. Bere lehen urtean, joku ikaragarria  erakusten ari da.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago