JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

10/08/2017
EKHI-REN ASTEBURUA

Atzelari gasteiztarrak bihar Hondarribiko Grand Slam-eko finalaurrekoa jokatuko du Beaskoetxea-rekin A.Erkiaga-Irastorza bikoaren aurka; etzi, Gernika-ko finala Barandika-rekin Olharan eta Lopez-en aurka

          Ekhigoi Martinez-ek, pilota munduan EKHI goitizenez ezagunak, agian bere profesional ibilibide laburreko asteburu garrantzitsuena du aurrez aurre. Mexikon martxoan debutatu ostean, Gasteiz-ko atzelari gaztea JAWT bikaina burutzen ari da. Horren seinale bihar eta etzi jokatu behar dituen norgehiagokak.
          Bihar Jostaldi pilotalekuan jokatuko du izar berriak eta zalegoaren begiradapean izango da. Berarekin batera azken hamarkadako hiru erreferente kantxaratuko dira. Beaskoetxea kide eta Aritz Erkiaga zein Irastorza aurkari. Etzi, Gernika-ko finala jokatuko du etxeko Barandika-rekin Olharan eta Lopez-en kontra. Bi lehia ikaragarri.
          Jostaldi-ko partidua faborito bakoa da nahiz eta agian Beaskoetxeak eta Ekhi-k konfiantza gehiago inspiratzen duten. Aritz Erkiaga, klase handiko pilotaria da baina oraindik ez du joku eraginkorrik kantxaratu. Edozein unetan atera lezake eta hori dago ikusteke. Irastorza ere bere maldan beherakoan da jada eta erritmo biziko partidua bada gaizki pasatuko du. Dena den, bere botereak oraindik badu min egiterik. Irabazleek abuztuaren 25erako finalerako txartela eskuratuko dute.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago