JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

13/08/2017
OLHARAN-LOPEZ, IKUSGARRI, GERNIKAKO GRAND SLAM-AREN JABE EGIN DIRA

Bart Barandika eta Ekhi-ren ametsa zapuztu zuten; ‘gernikarrek’ ere dena eman zuten baina Zumaiako izar nagusiarekin egin zuten topo(15-10, 15-11)

          Ikaragarria, bikaina, ezinhobea, zoragarria,… guztiek deskribatu dezakete atzo gauez Gernika Jai Alai frontoian bizitako. Gernika-ko ‘katedrala’ txiki geratu zen. Giroa, jendea, jokua,…dena izan zen demasa.
          Gernika Jai Alai-ra jende asko batu zen, ikaragarri, eta denei nahi zutena, ikuskizuna, ematen saiatu zifren lau protagonista nagusiak eta bai lortu ere. Nota bikaina merezi dute bai Olharan eta Lopez txapeldunek, baita Barandika eta Ekhi-k ere. Olharan-Lopez ziren faborito eta agerian utzi zuten kondizio hori Barandika-Ekhi bikoa 2-0 (15-10, 15-11) garaituta.
         Bi jokuan antzerakoak izan ziren. Atzelariek indarra eta ziurtasuna agertu zuten uneoro eta aurrelariek defentsa ikaragarria eta errematerako zena. Antzerakoak izan baziren ere, bigarren jokuan galtzaileek ikusleari amesteko aukera eman zioten aurretik jarri baitziren. Etzen horrelakorik gertatu. 
        Etzen horrelakorik gertatu kantxan Imanol López izan zelako jaun eta jabe. Bikaina zumaiarraren partidua, agintari, indartsu eta seguru. Horri, kide bikain bat gehitu zitzaion, Jean Dominique Olharan. Oso ausart eta erabakior. Biek partidu zoragarria jokatu zuten. Bikain baita ere galtzaileak zeinak gaur egun osatu al den bikote indartsuenetako bati estu jarri baitzioten Grand Slam títulu nagusia.
        Jaialdia, orohar, gogoangarria.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago