JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

17/08/2017
BANAKAKO ‘LABURRA’, BESTE BEHIN, BILBON

Gaur eguerdian aurkeztu da BIZKAIA frontoian eta ASTE NAGUSIAN puntista handienak Bilbon ikusteko aukeran izango da berriz ere

          Gaur eguerdian aurkeztu eta igandean hasiko da bigarren urtez Bilboko BIZKAIA frontoian jokatuko den BANAKAKO ‘laburra’. 6 pilotarik jokatuko dute eta inoizko banakako pilotari handiena egongo ez bada ere, maila goreneko txapelketa izango da.
           Lehiaketa iazko ranking-a errespetatuz antolatu da. Aritz Erkiaga eta Imanol López ez dira azken urteetako JAWT-ean izan eta ondorioz behetik hasiko dute beren ibilia. Aritz Erkiaga eta Egiguren-en artekoak irekiko du txapelketa eta jaialdi berean Lopez ere estreinatuko da. Barandika izango du beste zita nagusi batean aurkari zumaiarrak. Taldeburu Olharan eta Hormaetxea izango dira, iazko azpitxapeldun eta hirugarren sailkatuak hain zuzen.
         Igandeko eta asteleheneko partiduak jokatuta, abuztuaren 27rako dago iragarrita final nagusia. Azken jaialdia oso osorik Zesta Puntakoa izango den arren, sailkapenekoetan Palako Villa de Bilbao sariarekin egingo dute bat Banakako Zesta-Punta partiduek.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Iberdrola Ayuntamiento de Bilbao Metro Bilbao Kutxabank Euskaltel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago