JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

19/08/2017
PRONOSTIKOAK BETETZEKO DIRA

Egiguren eta Lopez Hondarribiko Grand Slam-eko finalean dira Jostaldi pilotalekuan Zulaika-Inza 2-0 (15-11, 15-6) garaitu ostean

          Mikel Egiguren eta Imanol Lopez-ek bikote oso boteretsua osatzen dute eta hori nabarmen utzi zuten agerian atzo Jostaldi pilotalekuan. Hondarribiko Grand Slam-eko finalean sartzeko faborito ziren eta Zulaika-Inza garaituta beraien guraria bete zuten (15-11, 15-6).
          Partidu xamurra iragartzen zitzaien nahiz eta, batez ere lehen jokuan, beren maila onena eman beharrean izan ziren Zulaika eta Inza ez baitziren Jostaldi-ra hurreratu ezer oparitzera. 11-11 ere joan ziren lehen joku horretan. Halere, azken sprint bikaina egin eta 15-11 atera zuten aurrera lehen jokua faboritoek.
          Bigarrena ere bikain hasi zuten Zulaika eta Inza-k (1-4) baina Egiguren eta Lopez-ek ez zuten arazorik nahi eta beren joku erritmoa ezarri eta ti-ta bukatu zuten (15-6). Partiduak izan zituen momento ederrak ere baina ikuslearentzat hain nabarmena zen abantaila, giroa falta izan zela harmailatan. Gipuzkoar Grand Slam-a hurrengo ostiralean bukatuko da eta bertan Egiguren II-Lopez eta A.Erkiaga-Irastorza lehiatuko dira.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago