JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

20/08/2017
BANAKAKOA GAUR HASIKO DA ‘BIZKAIA’ FRONTOIAN

Bi partidu bikain jokatuko dira arratsaldeko 18:00etan hasita; Egiguren / A.Erkiaga eta Lopez / Barandika izango dira

          Bilboko ASTE NAGUSIA-rekin batera Zesta Puntako Banakako laburra ere martxan jarriko da gaur igandea, arratsaldeko 18:00etan. Osteguneko aurkezpenean azaldu bezala 6 pilotarik jokatuko dute lehiaketa Olharan eta Hormaetxea taldeburu direla.
         Banaka beti maila ikaragarria eman dute bi izar – Aritz Erkiaga eta Imanol Lopez- lehen partiduetan izango dira aurreko edizioetan ez baitute parte hartu. Ispaster-ko aurrelariak Egiguren izango du aurkari orain lau urte lez. Orduan, Bilbon bertan baina Club Deportivo pilotalekuan bizkaitarrak Banakako finala ‘lapurtu’ zion donostiarrari. Ordutik hona ez dira berriz banaka lehiatu. Izango da ‘errebantxa’ gogorik Egiguren-en partetik baina oraingoan frontoi laburrean jokatuko dute. Funtzioko 1.ena izango da.
        Bigarren banakako partidua, Barandika eta Lopez-en artekoa, jaialdiko hirugarrena izango da aurrez Palako ‘Villa de Bilbao’ sariko partidua jokatuko baita. Imanol Lopez-entzat frontoi laburreko lehen partidua izango da eta ondorioz badago nola moldatuko denaren zalantza baina seguru berea emango duela. Aurka Barandika dauka. Iaz gernikarrak jokatu zuen eta maila bikaina eman dezakeela argi dago, aurten gainera moralez zein jokuz gora egin baitu. Gernika-ko finala oraindik gogoan, izango du gernikarrak kontuak hartzeko asmorik.
          Irabazleek bihar finalaurrekoak jokatuko dituzte. Hormaetxea eta Olharan dituzte zai hurrenez hurren.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago