JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

24/08/2017
JOSTALDI JADA PREST DAGO FINAL HANDIRAKO

Egiguren-Lopez eta A.Erkiaga-Irastorza bikoteek jokatuko dute bihar  (20:00etan) Hondarribia-ko Grand Slam-eko azkena
          Mikel Egiguren eta Imanol Lopez-ek osatutako bikoak beren indarrak batuko dituzte beste behin Jostaldi pilotalekuan. Bihar Hondarribia-ko Grand Slam-a irabaztea dute helburu bakartzat eta horretarako egingo dute lan. Aurkari, Aritz Erkiaga eta Eric Irastorza. Azken hamarkadako lau pilotari nabarmenenetakoak kantxa berean. Ederra.
          Jai Alive-eko bikoa da faborito, batez ere Imanol Lopez-ek atzeko koadroetan agertzen duen nagusitasuna tarteko. Zumaia-ko atzelaria da egungo boteretsuena eta agian seguruena ere bai. Horrek, kideari ere lasaitasun nabarmena eskeintzen dio. Aurrean Mikel Egiguren du zumaiarrak. Donostiarrak agian oraindik zirkuituan partidu borobil horietakorik ez du jokatu baina garantia bat ematen du. Gainera, uda aurrera joan den ehinean, bere jokuak gora egin du.
         Beren aurkariek ez dute oraindik zalea berenganatu joku bikaina ez baitute erakutsi. Gehiago jokatu lezaketenaren sentsazioa dago baina oraindik beren joku gorena ateratzeke dute Gernika Jai-Alai-koek. Dena den, izarrek badute gaitasun berezia momento nagusienetan beren onena ateratzeko eta hori biharko finala izan daiteke. Ala bada, partidu zoragarri baten aurrean gaudela esan genezake.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago