JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

8/09/2017
GAUR ERABAKIKO DA ZUMAIAN MASTERREKO FINALA

Egiguren-Enbil eta Olharan-Inza neurtuko dira Aitzuri pilotalekuan (20:00etan) irailaren 15eko finala helburu dutelarik

          Zumaia-ko Masterrak bere bigarren bikote finalista ezagutuko du gaur Aitzurin. 2016ko JAWT zirkuituko txapeldunak Olharan-Inza izango dituzte aurkari. Egiguren eta Enbil dira agian faborito baina aurkariak oso arriskutsuakk dira.
          Olharan eta Inza-k joku handia dute, edozein arazotan jartzeko bestekoa. Fisikoki maila ezinhobean daude biak eta gogoa, ume txiki batek bere estreineko partiduan duen bestekoa! Printzipioz finalaurreko bikaina da, zesta punta zale oro frontoira erakarri behar lukeen horietarikoa. Irabazleek Olha eta Lopez izango dituzte aurkari hurrengo ostiraleko finalean.
           Jaialdiko lehen partidua Donosti Jai Alai eta Gasteiz Jai Alai klubetako bikoteen arteko lehia izango da, hauek ere Zumaia Saria txapelketako finalareko txartelaren bila.

‘Kalzada’ bihar

           Eta asteburua borobiltzeko, bihar  21:30etan ateak irekiko ditu berriz ere Gernika Jai Alia pilotalekuak. Kaltzada Erresidentzia-ren laguntza jaialdia izango da, hainbat urteetan jokatu dena eta beste behin pilotari nabarmenenak bertaratuko dituena. Aurtengoan lehiaketako partidu garrantzitsuekin gainera; Barandika-Lekerika / Hormaetxea-Enbil eta Egiguren-López / Beaskoetxea-Aldazabal. Erabakiorrak izan litezke batzuentzat. Horrez gain, ‘etxeko’ pilotariak azken aldiz bertan ikusteko aukera denbora luze batean.
           Bi partiduak bikainak dira eta seguru pilotalekuko harmailak, beste behin, itxura ezinhobea izango dutela Gernikan.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago