JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

10/09/2017
BARANDIKA-LEKERIKA ETA EGIGUREN-LOPEZ NAGUSI KALZADA ERRESIDENTZIAREN ALDEKOAN

Gernika-ko gazteek estu ta larri garaitu zituzten Hormaetxea-Enbil, Egiguren-López bikoak aldiz Beaskoetxea-Aldazabal oso erra menderatu zituzten

          Jaialdi handia, giroa paregabea eta, beste behin, betekada Gernika Jai Alai pilotalekuan. Kaltzada Erresidentziaren aldekoan bi partidu bikain zeuden iragarrita eta jendeak erantzun itzela eman zion deialdiari.
           Lehen partidua dotorea izan zen eta gainera emozioa azkenerarte mantendu zen. Azkenean etxekoek irabazita, denak gustora. Barandika eta Lekerikak xamur atera zuten aurrera lehen jokua (9-15). Halere, Hormaetxea eta Enbil ez zeuden ezer oparitzeko eta bigarrenean, estu bada ere 8-0 aurreratu ostean, garaipena erdietsi zuten (14-15). Etxekoak, 8-14 atzetik, 14-14 jarri ziren baina Lekerika-ren ‘palo’ batek jokua Hormaetxea eta Enbil-eri eman zien. Dena den, Lekerika berak bukatu zuen partidua. Erarik onenean gainera. Desberdinketan 4-4 zihoazela 13 kuadroan pilota zaila saskian sartu eta bi hormakoa markatu zuen bertatik. Garaipena lortu eta zalegoa agurtu zuten gernikarrek.
          Bigarren partidua hasi aurretik Juan Ramón Rementeria ‘Remen’-en omenaldirako tartea izan zen. Bere pilotari garaian besteko txalo zaparrada eta opari jasota gustora zen bermiotarra. Merezitakoa.
          Eta bukatzeko, Egiguren eta Lopez-ek nabarmen utzi zuten agerian gaur egun Beaskoetxea-Aldazabal bikotearentzat larregi direla. Garaipen erraza beraiena (15-7, 15-6). Galtazaileek bererik ere etzuten eman. Orohar jaialdi bikaina izateko, azken honek ez zuen berea eman.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago