JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

16/09/2017
OLHARAN ETA INZA ZUMAIAN TXAPELDUN

Olha eta Lopez garaitu zituzten bart Aitzuri frontoian, etxeko atzelariari Jai Alai World Tour zirkuituko lehen porrota leporatuz (15-14, 7-15, 1-5)

          Garaipen bikaina lortu du bart Olharan-Inza bikoak Zumaiako Aitzuri pilotalekuan. ‘Etxeko’ eta faborito ziren Olha eta Lopez menperatu zituzten desberdinketa izan zuen finalean. Lehenengo jokua gorrientzat izan zen batipat beraien hasiera ona tarteko (15-14). Lehen jokuko bigarren zatian Olharan, batez ere, eta Inza hobbeak izan ziren baina ez zuten aurrez galdutako tartea berreskuratzerik izan.
       Dena den, nagusitasunak jarraipena izan zuen bigarren jokuan eta Olharan-Inza nagusitu ziren 7-15. Erraz, oso erraz.  Desberdinketak erabakiko zuen txapeldunaren nortasuna. Hirugarren jokuan etzen aldaketa nabarmenik izan eta Olharan-Inza nagusitu ziren 1-5 ezustekoa gauzatuaz.
         Olharan izan zen laukoteko onena bere astea borobilduz gainera (Biarritz-en ere txapeldun asteazkenean). Inza beti lez langile aritu zen eta saria lortu zuen. Aurkari eta galtzaileak ez ziren hain fin aritu baina horretarako arrazoi nagusia txapeldunen jokua izan zen. Lopez, denean nagusi izan den arren, etxean sari gabe geratu zen. Bere JAWT-eko lehen partidua galdu zuen bere jaioterrian.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago