JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

24/09/2017
OLHA-ETCHETO ETA OLHARAN-I.ERKIAGA BIKOAK DONOSTIKO FINALEAN

Ezustekoa eman dute bi bikoteek Egiguren-Inza eta Ladoutxe-López menderatuta gaur Karmelo Baldan

          Donostiko Karmelo Balda pilotalekuan bi ezusteko eman dira gaur arratsaldean. Gipuzkoako hiriburuko Masterreko lehen finalaurrekoan, partidu orotan lez, Lopez zen faborito. Nahiz eta Ladoutxe-kin jokatu, azken hau Zulaika-ren tokian, bere nagusitza nabarmena izan da JAWT zirkuitu guztian eta Olharan-I.Erkiaga baino garantía gehiago ematen zuten. Dena den, Pau-eko aurrelariaren joku puntua bikaina da azken txanpa honetan eta Lekeitioko atzelariak ederto lagunduta gehiago izan dira. Partidua gainera ez da bukatu, lehen jokua 11-15 irabazi eta bigarrena 6-13 Olharan eta Erkiaga irabazten zihoazela, Ladoutxe lesionatu eta partidua bertan behera geratu da.
         Bigarrenean asko zegoen jokua, batez ere Mikel Egiguren-entzat. Lehen finalaurrekoa Olharan-ek irabazita, enpresako aurrelari onenaren postua lortzeko borroka oso estu iragartzen da. Oraindik margena izan arren irabaztea zegokion Donostiko aurrelariari baina ez du lortu. Inza kide duela 12-15 eta 8-15 galdu du Olha eta Etcheto-ren aurka.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago