JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

30/09/2017
OLHARAN-EK PUNTUAK PILATZEN JARRAITU NAHI DU KARMELO BALDAN

Ibai Erkiaga-rekin Donostiako Masterra lortu dezake Olha-Etcheto bihar garaitu ezkero (17:00etan)

          Jean Olharan ikaragarrizko maila ematen ari da aurtengo JAWT zirkuituan. Enpresako lehen aurrelaria izateko borrokan dabil Egiguren donostiarrarekin eta, azken emaitzak kontuan hartuta, bere eskura duela esan daiteke.
          Joku zein moralez gainezka dago Pau-ko aurrelaria. Atzo Zumaiako Aitzurin ere garaipena lortuta dator Donostiara. Egiguren-Enbil garaitu zituzten berak eta Lopez-ek (2-0). Ez dauka pilotari handienen ‘glamour’ hori baina benetan pilotari puska da bera. Langilea, azkarra eta ausarta, horiek bere gaitasun nabarmenenak. Horiekin beti jartzen ditu zailtasunetan bere arerio guztiak. Atzean Ibai Erkiaga izango du. Lekeitiokoak ez du aurten aukera larregi eduki baina kantxaratu denean bere profesionaltasun eta lana agertu ditu. Aurkari, Olha eta Etcheto izango dituzte. Irregular xamar aritu dira orainartean biak baina heurena eman ezkero oso kontuan hartzeko pilotariak dira.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago