JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

12/10/2017
SAN FAUSTO, BERE MASTERRAREN ESTREINUAN

Durangoko zita, Gernikako Urriko MS-arekin batera, azken faserako puntuagarrietan azkena litzateke; bihar Ezkurdi Jai Alai frontoian 18:00etan

          Bi lehiaketa geratzen dira aurtengo Jai Alai World Tour zirkuituak bere azken fasea erabakita izan dezan. Gehiena erabakita dagoen arren, badira pilotari batzu sailkapena eta baita postua ere definitzeke dutenak. Durango izango da beraientzat azkenaurreko aukera, batzuentzat azkena.
           Durango-ko Masterra oso maila onekoa izango da. Lehen finalaurrekoan A.Erkiaga- Ekhi eta Olha-Enbil neurtuko dira. ‘Gernika JA’ enpresako bikoteak sailkapena poltsikoan dauka jada baina postu onena lortu nahi dute eta irabazi beharra dute horretarako. Jai Alive-koen artean Olha aukera gabe dago azken fasera begira baina Durangon maila ona ematen du normalean. Horrekin Gotzon Enbil-eri lagundu nahiko dio zumaiarrarentzat ere zaila den helburua lortzen. Irabaztea nahitaezkoa da beraientzat.
          Bigarrenean, Egiguren-I.Erkiaga / Olharan-Inza. Partidu handia eta aurrean gainera jokuan asko dutelarik. Giro ona espero da Ezkurdi frontoian Durangon San Fausto egunez zita garrantzitsua baita Zesta Puntako jaialdia.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago