JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

13/10/2017
A.ERKIAGA-EKHI ETA OLHARAN-INZA BIKOTEEK JOKATUKO DUTE DURANGOKO FINALA

Gaur arratsaldez Olha-Enbil (2-1) eta Egiguren-I.Erkiaga (2-0) garaitu dituzte giro dotorea izan duen Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan

          Durangoko pilotazalea fidela da eta beste behin Ezkurdi Jai Alai pilotalekura hurreratu da San Fausto egun handian. Giro bikaina ezarri eta bi finalaurreko dotoretaz gozatu du durangar pilotazaleak.
          San Fausto Masterreko lehen finalaurrekoa markagailuan oso berdindua izan da. Lehen jokuan Olha-Enbil nagusi 11-15 A.Erkiaga-Ekhi bikoaren kontrakoan, ostean hauek emaitza berbera bueltatuaz. Desberdinketan 1-1, 2-2, 3-3, 4-4 eta azkenean Gernika Jai Alai-ko bikotea nagusi 4-5. Lehen jokuan Aritz Erkiaga ez da agertu baina bigarrenean erakustaldia eman du. Bukatzea kostatu zaie baina bera eta Ekhi finalean dira.
        Bigarren finalerdia bizia, oso bizia izan da eta hor gazteak nagusi (9-15, 13-15). Olharan eta Inza-k oso ondo jokatu dute eta bigarren jokuan Mikel Egiguren eta Ibai Erkiagak pixkat estutu badituzte ere, gehiago izan dira.
        Pilotazalea gustora atera da pilotalekutik baina igandekoaren zai. Finala igandean jokatuko baita (17:00etan) A.Erkiaga-Ekhi eta Olharan-Inza bikoteen artean. Ostean, Egiguren-Garita eta Olha-Etcheto elkarren kontra. Etxeko pilotariak itxiko du Durango-ko ‘feria’.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago