JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

15/10/2017
OLHARAN-INZA BIKOARENTZAT SAN FAUSTO MASTERRA

Aritz Erkiaga eta Ekhi garaitu dituzte (2-0) gaur arratsaldean Durangoko Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan jokatutako finalean (15-14, 15-7)

          Durangoko pilotazaleak erantzun egin dio beste behin JAWT-ak eginiko deiari. Giro polita izan da gaur arratsaldean Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan eta bukatu baino hobeto hasi den finalean Olharan eta Inza izan dira garaile A.Erkiaga-Ekhi bikoaren kontrakoan.
          Lehen jokua bikain hasi dute gerora galtzaile izango zirenek. 1-5 aurreratu da Gernika JA enpresako bikotea Ekhi atzean sendo eta Erkiaga aurrean maisu agertuaz. Olharan eta Inza-k halere lanean fin jarraitu dute eta erritmo bizia ezarriaz lehiari berdinketak ahabidetu dituzte bigarren tartean. Markagailua berdinketez josi da azken txanpan eta azkena gorrientzat izan da (15-14).
          Parekotasuna hurrengoan ere izango zelakoan zegoen zalego guztia, gozatzeko prest. Bigarrena oso ezberdina izan da, Olharan eta Inza izan dira jaun eta jabe. Erritmo azkarrean jokatu dute biek eta Ekhi-ri lana pilatu zaio nahiz eta asko saiatu den gasteiztarra. Motelaldi nabarmenena Aritz Erkiagak izan du eta gainera azken txanpan arriskatu eta hutsak ere ugari, ondorioz garaipenik lortu ezin. Titulua Olharan eta Inza-rentzat bigarren jokua 15-7 irabazita.
           Ostekoan, Egiguren eta ‘etxeko’ Garita nagusi Olha-Etcheto garaituta, 25-20.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago