JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

17/05/2014
ARBE eta SUSO-rentzat GREENCAPITAL SARIA

Olha-Ekhi garaitu zituzten atzo gabaz Gasteiz-ko OLAVE pilotalekuan (11-15, 12-15) PRO-AM lehiaketako hirugarren ekinean

Jai Alai World Tour-eko III.PRO AM Gasteiz GREENCAPITAL Sariak atzo ezagutu zituen bere txapeldunak. Olha-Ekhi eta Arbe-Suso bikoteen arteko dema azken hauek irabazi zuten bi set-etan (11-15, 12-15).
Bikote urdiñak bikain jokatu zuen, serio. Atzean Suso seguru aritu zen nahiz eta bigarren set-ean palo batzu jo. Aurrean Jokin Arbe-k beste behin bere habilezia eta jakintza kantxaratu zituen. Eutsi behar zenean fin aritu eta bukatu behar zenean saiatu ta lortu egin zuen. Aurkarien aldean Ekhi-k oso txukun jokatu zuen baina Olha-k ez zion behar zen bestean lagundu. Tantu oso dotoreak bai baina huts dezente egin zituen Garazikoak eta erraztasun horiekin ezin da finalik irabazi. Batez ere sakean aritu zen oso eskas falta ugari eginaz (sake bakarra da).
Hirugarren eta laugarren posturakoan Treku eta Del Rio-k ere bi set-etan garaitu zituzten Iturbide eta Zabala (15-14, 15-11). Del Rio fin eta Treku erasokor aritu ziren.
PRO-AM aren hurrengo geldialdia Bartzelona izango da maiatzaren azken asteburuan, astebete atzeratu ostean. Gasteizko finala bihar igandea 13:00etan ETBsat bidez ikusteko aukera izango da.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago