JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

29/10/2017
EGIGUREN-ENBIL ETA A.ERKIAGA-LEKERIKA BIKOEK JOKATUKO DUTE ‘URRIKO MASTER’-EKO FINALA

Atzo, hurrenez hurren, Hormaetxea-Inza eta Barandika-Ekhi garaitu zituzten eta ‘Gernika-ko Azken Asteleheneko’ protagonista nagusiak izango dira

         Jai Alai World Tour Zirkuituko azken lehiaketa puntuagarriak baditu finaleko bikoteen nortasunak. Atzo arratsaldez Gernikako Jai Alai frontoian irabazi ostean, bihar, Egiguren-Enbil eta A.Erkiaga-Lekerika arituko dira elkarren kontra ‘Urriko Masterra’ poltsikoratzekotan. 18:00etan hasiko da jaialdia Gernika Jai Alai frontoian eta 2.partidua izango den final horren ostean zirkuituko azken fasea bakarrik geratuko da jokatzeke JAWT 2017-a bukatzeko.
         Egiguren-Enbil bikoak Hormaetxea eta Inza garaitu zituzten 2-0 (15-10, 15-13) istorio gutxiko finalaurreko batean. Akats asko egin zituzten galtzaileek zeinak erraztasunak eman zizkieten Egiguren eta Enbil-eri. Zumaia-ko atzelariak ere ez zuen bere maila hoberena eman baina finalean da. Gipuzkoarrak bikote bezala gehiago izan ziren.
         Bigarren finalaurrekoa bikaina izan zen bai jokuz zein emozioz. Etxeko izar gazteek jokatu zuten eta hori somatu zen giroan. Halere, aurkari izan zirenez, harmailak banatuta izan ziren. Agian gehiago ziren Barandikaren alderakoak, irabaziz gero, berak bakarrik baitzuen azken fasera sailkatzeko aukera. Etzuen lortu.  Unai Lekerika-k bikain jokatu zuen, oso profesional, nahiz eta horrek bere lagun eta herrikideari galera handia ekarri. Aritz Erkiaga-rekin batera 2-0 (15-12, 15-14) irabazi zuten Barandika eta Ekhi-ren kontrakoa. Aritz Erkiaga ere bere mailan aritu zen, oso ondo. Agian laukotean eskasena, nota onarekin hala ere, Ekhi izan zen.  
           Bihar egun handia Gernikan eta baita Jai Alai frontoian ere. Egiguren-Enbil / A.Erkiaga-Lekerika ‘URRIKO’ Masterreko finalean.  CANAL+ telebistako kamerak izango dira finaleko testigu.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago