JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

16/12/2017
JAWT-aren AZKEN FASEA DURANGOKO EZKURDIN

Zirkuituko sailkapeneko pilotari onenekin osatutako bikoteek txapela nagusiak dituzte helburu datorren asteburuan (abenduaren 22 eta 23an)

          Jai Alai World Tour zirkuituak bere 2017.eko azken jaialdiak Durangoko Ezkurdi Jai Alai frontoian jokatuko ditu. Bertan jokatuko da azken fasea eta txapelak nagusiak banatu.
         Beste konpromezu batzu tarteko, Munduko Pilota Batzarra-ren eta JAWT beraren kalterako, protagonista nabarmen bik uko egin diote parte hartzeari. Sailkapenean, Jai Alive zein Gernika Jai Alai-en, onenak izan diren aurrelari biak ez dira Durango-n izango; Olharan eta A.Erkiaga. Ala behartuta MPB-k bikoteen printzipiozko izaera moldatu behar izan du benetan tarteko partehartzaileen, uko egindakoak at utzita, sailkapenari begira. Hori horrela, Irastorza-k ere uko egin dio azken faseari.
          Arazoak arazo, maila goreneko pilotariak izango dira Durangon. Egiguren-López, Olha-Inza, Beaskoetxea-Ekhi eta Barandika-Aldazabal dira lau bikoteak eta lehenak faborito nabarmen agertzen badira ere jokatu beharreko partiduak dira denak. Finalaurrekoak Durangoko Ezkurdin abenduaren 22an (21:30etan) jokatuko dira eta ostean, abenduaren 23an, finala (18:00etan). Lehiaketa jokatzeko Beaskoetxea, Barandika eta Aldazabal Dania-tik bueltan dira eta Lopez Mexikotik.
         Finalarekin batera, lagunartekoa ere jokatuko da Durangon non Arrieta eta Garita durangarrek (sekula elkarrekin Ezkurdin jokatu gabe daudenek) Roke eta Enbil-en kontra jokatuko duten. GOTZON ENBIL atzelariaren azken partidu ofiziala izango da gainera. Galdu ezinezko bi jaialdi handi urteari bukaera emateko!!!

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago