JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

23/12/2017
TXAPELA NAGUSIAK GAUR ERABAKIKO DIRA DURANGON

Egiguren-Lopez eta Beaskoetxea-Ekhi dira finaleko protagonistak bart Barandika-Aldazabal eta Olha-Inza garaitu ostean (18:00etan)

          Egun handia gaurkoa Jai Alai World Tour zirkuituarentzat eta baita zesta punta zaleentzat ere. JAWT final nagusia jokatuko da Durangoko Ezkurdi Jai Alai frontoian, bertan Egiguren-Lopez eta Beaskoetxea-Ekhi neurtuko direlarik.
           Gipuzkoar bikoak bart Barandika eta Aldazabal garaitu zituzten bi jokutan. Finalerako txartela lortu zuten baina lan asko egin ostean. Bi jokuak estuak izan ziren (15-11, 15-13) eta bizkaitarrak desberdinketa bortxatzeko ez zuten asko falta izan. Xabi Barandika maisu aritu zen aurrean eta Aldazabal-ek ere nahiko ondo eutsi zuen Lopez ‘ahalguztiduna’ baina azkenean ezin. Zumaiarra puntu bat gorago dago eta hori ongi baliatu zuen Mikel Egiguren-ek.
            Bigarren finalaurrekoa erosoago atera zuten aurrera Beaskoetxea eta Ekhi-k (15-8, 15-10). Tantu dotoreak izan ziren baina hutsak ere dezente. Dena den, lehia entretenitua izan zen. Laukotean Diego nabarmendu behar, artista lanak egin zituen gernikarrak. Gaur final nagusia; Egiguren-Lopez / Beaskoetxea-Ekhi. Gipuzkoarrak faborito baina,… kontu handiz aritu beharko dute, batez ere, gasteiztarrak Imanol Lopez eusten badu.
Enbil-en agurra
          Aurrez ere izango da zer gozaturik. Arrieta-Garita bikote durangarrak Roke eta Gotzon Enbil-en kontra jokatuko dute. Zumaiako atzelariaren azken partidua izango da profesional gisa 21 urteren ostean. Mereziko du bai bere berriz, azken aldiz bada ere, kantxan ikustea!!!

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago