JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

24/12/2017
EGIGUREN ETA LOPEZ, ESTU BAINA TXAPELDUN

Beaskoetxea-Ekhi garaitu dituzte JAWT-eko final nagusian gaur lepo bete den Durangoko Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan (15-14, 15-13)

          Bukaera ezinhobea izan du aurtengo Jai Alai World Tour Zirkuituak. Durangoko Ezkurdi Jai Alai frontoiak gainezka egin du eta jaialdiko bi partiduak era bikainenean bukatu dira. Final nagusia estua, oso estua izan da. Azkenean Egiguren II-Lopez bikote faboritoak txapela soineratu du baina latz sofrituta eta irabazitako joku bietan ia beti atzetik joan ostean gainera.
          Beaskoetxea eta Ekhi-k final bikaina jokatu dute. Aurrelariak agian ausardi falta izan du une batzutan eta atzelariak pazientzia une klabeetan. Lehen jokuan 9-14 joan dira aurretik eta aldea alperrik galdu dute 15-14 galtzerarte. Bigarrenean ere ia joku osoa aurretik (11-13 azken abantaila) baina ezin errematatu. Berori ere 15-13 galdu eta titulu nagusia gipuzkoarrentzat.
          Final handia, bizia, kalitatezkoa eta emozioz vetea. Orohar, BIKAINA.  Egiguren eta Lopez-ek bikote sendoa eta erregularra osotu dute eta horrek eman die garaipena,
          Jaialdiko lehen partidua Gotzon Enbil-en profesional ibilbideko azkena izan da. Erretiroa hartu du gaur Durangon Zumaia-ko atzelariak eta era onenean gainera, irabaziz eta berak  emanez errematea lehiari. Bi hormakorekin bukatu du partidua eta zaleak zutik agurtu du jokamoldeak eman duen atzelari handienetakoa. Roke-rekin batera 25-20 hartu dituzte mendean Arrieta eta Garita.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago