JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

8/07/2018
GOIKOETXEA BERRIZ ERE DIFERENTZIAK MARKATUAZ

Zumaia-ko aurrelariak, Ekhi kide zuela, Barandika-Aldazabal garaitu ditu Markinan eta Beaskoetxea-Irastorza izango ditu aurkari finalean

         JAI ALAI WORLD TOUR-aren bigarren jaialdia Markinako ‘UNI’-an jokatu da bart. Aurreko gauean Hossegor-en gertatu lez Iñaki Goikoetxea izan da jaialdiko onena.
          Zumaiako aurrelaria indartsu dago eta Ekhi-ren laguntzaz aixe garaitu ditu Barandika eta Aldazabal (15-8, 15-9). Galtzaileak uneoro zumaiarraren menpe aritu ziren eta berak markatutako pausutan aritu behar izan ziren dantzan. Ekhi atzean fin baina egia esan horrela jokatzea ‘erraza’ da. Aurrez lehen finalerdia jokatu zen eta bertan faboritoak atera ziren garaile baita ere, Beaskoetxea eta Irastorza. Dena den, hauek galtza bete lan izan zuten finalerako txartela lortzeko lehen joku ‘lotsagarri’ bat jokatu baitzuten, ahazteko modukoa (4-15). Hormaetxea-Lekerika nagusitu ziren gehiegi egin gabe. Hala eta guztiz ere, Diego-k bigarren jokuan berea eman zuen eta Irastorza itxuroso batekin 15-10 jokua aurrera ateratzea lortu zuen. Hirugarrenean, zirt-zart (5-0) eta beteranoak finalera. Makiñarrak jada Karmen egunaren zai dira bertan final ikusgarria aurreikusten baita.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago