JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

14/07/2018
OLHARAN-IRASTORZA FINALAURREKOTAN

Hondarribiko Jostaldi-ko Grand Slam-ean Zulaika eta Portet garaitu zituzten, azken hau Etcheto-ren ordezko lanetan

         JAI ALAI WORLD TOUR-ak atzo eman zion hasiera Hondarribiko Grand Slam-ari eta gaur Gernikakoak ekingo dio bere ibiliari. Gainera bart, Hossegor-eko lehiaketaren azken final laurdenak ere jokatu ziren.
         Jostaldi pilotalekuan Olharan eta Irastorza garaile atera ziren Zulaika eta Portet-en aurkako final laurdenean (15-7, 15-7). Portet Etcheto-ren ordezko aritu zen eta lanak pilatuta ezinean. Hossegor-en, Etxeba markinarrak jokatu behar izan zuen Ekhi-ren lekuan. Bizkaitarrak  Marquepucheu-rekin jokatu zuen eta Barandika-Etcheverry izan zituen aurkari. Barandika agintari aritu zen eta finalaurrekotan izango da Etcheverry-rekin batera (15-9, 15-8). Azken final laurdena Hormaetxea eta Urtasun-ek irabazi zuten Moresmau-Hernández bikoaren kontra (15-14. 15-9).
Gaur Gernika Jai Alai
         Gauean hasiko da Gernika-ko Grand Slam-a (21:30etan). Egiguren-Irastorza / Zukaika-Minvielle eta ostean Goikoetxea-Lekerika / Hormaetxea-Aldazabal. Pena merezi duen jaialdia.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago