JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

21/07/2018
GOIKOETXEA IKARAGARRI HOSSEGOR-EN ETA BARANDIKA-EKHI SENDO HONDARRIBI-N

Zumaia-ko aurrelariak, Portet kide izanik, zirkuituko bigarren finalerako txartela lortu du eta Hondarribian iazko ‘izar berriek’ heuren maila agertarazi dute

         Asteburuko lau jaialditatik bi jokatuta, Goikoetxea-Portet eta Barandika-Ekhi dira pausua aurrera egin dutenak. Lehen bikoak Hossegor-eko finalerako txartela lortu zuen bart. Curveur eta Lekerika menderatu zituzten bi jokotan (15-7, 15-8) batez ere Iñaki Goikoetxea-ren jokua tarteko. Zumaiarra ikaragarrizko joku eta gogoarekin dabil zirkuitu hasiera honetan. Barandika eta Ekhi-k ere partidu bikaina jokatu zuten Hondarribiko Jostaldi frontoian Hormaetxea eta Hernandez menderatuaz (15-9, 15-10). Hormaetxea azken txanpan lesionatu egin zen eta ‘Duke’ oraindik erritmo faltan agertzen da.

Aritz Mutriku-n

Jai Alai World Tour-ak bi funtzio ditu gaur ere. Mutrikun (19:00etan) Hormaetxearen lekua  Aritz Erkiaga-k beteko du. Aldazabal-ekin batera Goikoetxea eta Lekerika-ren aurka jokatu beharko du Ispaster-eko aurrelariak. Ez da estreinu xamurra berarentzat. Gernika-n gauez, ikaragarrizko jaialdia. Iazko txapeldunak (Olharan y López) bertan izango dira eta bigarrenean lehengusuen arteko lehia (Beaskoetxea / Barandika). Erakargarria oso gaurkoa Gernika Jai Alai pilotalekuan.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago