JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

9/08/2018
ASTEBURU GARRANTZITSUAREN ESPEROAN

Bihar (20:00etan) Hondarribiko Grand Slam-eko finalaurrekoak jokatuko dira, etzi ostera Gernikakoaren FINAL NAGUSIA (21:30etan)

        Asteburuan Jai Alai World Tour zirkuituko bi lehiaketa garrantzitsuenen finalaurrekoak eta finala jokatuko dira. Bihar Jostaldi pilotalekuan Hondarribiko GS final nagusia erabakiko da eta etzi ostera Gernika Jai Alai templuan bertoko FINAL HANDIA jokatuko da. Bietan ETB bertan.
       Jostaldin bi partidu ikaragarri ikusgai. Lehen partiduan Egiguren eta Lopez arituko dira Olharan eta Irastorza-ren aurka. Lehenak faborito dira baina Olharan eta ‘aurtengo’ Irastorza bikote handia dira eta ez da xamurra izango gipuzkoarrentzat finala lortzea. Ostean, Goikoetxea-Lekerika / Barandika-Ekhi. Zumaiako izarrak bere erritmo eta indarra ezarri nahiko du beste belaunaldi bateko hiru pilotariekin arituko den norgehiagokan. Lekerikak seguru fin lagunduko dio. Dena beharko dute Barandika eta Ekhi-k erakutsia baitute asko gehitzen dutela.  Irabazleak hurrengo ostiralean final nagusian izango dira.    
        Gernikako FINAL HANDIA larunbatean jokatuko da. Bertan Egiguren-Irastorza eta Goikoetxea-Lekerika aurrez aurre. Pronostiko bakoa bezain handia partidua. Ostean, lagunarteko bikain bat ere antolatu dute Gernikan non Olharan eta Lopez Beaskoetxea eta ‘Duque’ Hernandez-en aurka arituko diren. Gainezka egingo du gernikar templuak.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago